Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

borla (ETCn 134 agerraldi) 1 iz mutur batekik edo erditik lotzen diren sokatxoen multzoa, apaingarri gisa erabiltzen dena.

Hantxe ipiniko diote kasko gainean borla, hari-xortaz egina, bala zauria sendatu ahal dezan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.

Han zegoen guarda leihotik begira, pijaman, artilezko txano eta guzti, borla hari luze batetik zintzilik belarri-gingilak ere baino beherago zuela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

Haien goiko mutur konikoetatik mortxilak eta borlak kulunkatzen ziren banderatxo, gidoin eta estandarte koloretsuen erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.

Gaskoi-txapel handi bat zeraman, borla batez apaindua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 148. orr.

Fez: kono-enbor baten forma duen txanoa, gehienetan gorria eta batzuetan borla batez hornitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Hementxe daukazu uniformea: txamar lodia, galtzak, txapel gorria (bere borla eta guzti, jakina: gu ez gaituk "Txapelgorriak"!), bota pare bat ere bai, apreta pare bi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 115. orr.

Biolonek txinal zaharrak jantzi ditu eta ohe artean paseatu da une batez, hemen ikasle baten oina kilimatu, han beste baten txanoaren borlari tira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Goi aldean borla lodi batzuk haizeak jo eta paumaren isatsaren antzera geratzen ziren zabalik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak, ogi birrinduaz horiztatuak, kirtenean borla berde bana apaingarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Boluntario sartuko nauk itsas armadan eta borla gorriko txapel bat jantziko diat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Kosmasek txano gorria zeraman buruan eta kolore bereko maripulisa, borla zuriekikoa, soinean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 196. orr.

Tatariar haietako batzuek makila zuri bana zeramaten, eta alabarda itzel bana beste batzuek, zilarrezko eta urrezko hariz egindako borlekin apainduak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Jertse zahar nazkagarri bat (marroia, laranja-koloreko borlekin) Harryri indarrez jartzen saiatu zen izeba Petunia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Bizar ugari eta beltzeko gizon bibotedun sendo bat ageri zen, bere 25 bat urteetan; txapela zuri zabala, eta urrezko borla bat zintzilik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Emakume baten bizkarraldeko eskote triangularra ageriko da eta hautsa emateko borla ere bai.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Neskak aurpegia hautseztatzeko borla bat jaurtiki zion, Jimmyren gorbata eta artile urdinezko jantziaren papar-hegalak hautsez betez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.

Bereizten da dagoeneko zer den ur eta zer den lur, eta pare bat goiz-laino ere han goian ageri: arrosa-koloreko borla hautseztatuak!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus