Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
boreal 1 izond iparraldekoa.
Andromedaren eskuineko eskua Casiopearen irudiaren gainean geratzen da, eta ezkerrekoa Piscis borealaren gainean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.
2 aurora boreal
Neguan, lau hilabetez, ez da eguzkirik ikusten zeruan, eta izarrez eta ilargiaz gain, iparreko argiak (aurora borealak) bakarrik dira argi-iturri. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.
Horietaz gain, aurora borealei buruzko erakusketa bat jarriko du martxan; lehendabizi Gipuzkoako hainbat herritan, eta ondoren beste herrialdeetan. Berria - Kultura 2004-05-27
Ezin da egia izan, eta ez duzu egia denik sinetsiko, aurora boreala baizik ez delakoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.