Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bordalde iz etxaldea.
Etxexuri-k ontasunak bazituen anitz tokitan: Auritzen Etxexuria izeneko etxea, Ibañetatik beheitiko Venta izeneko bordaldea, bere etxearekin, Luzaideko Etxexuri bordaldea, bere bizitegiarekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 58. orr.
Erredoraitik gorago, Benta bordaldea, bere etxearekin, lehenago Gorosgarai deitzen zena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 111. orr.
Bazuen ere bordalde bat oraingo errepidea egina den alderdian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.
Uzcudun, gerora jakin du, Paulino Uzkudun errezildar boxeolariaren anaiak sortutako bordaldea da. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.