Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

borda (ETCn 6380 agerraldi) 1 iz basetxe arrunta, eskuarki mendian edo basoan, abereak edo belarra gordetzeko dagoen etxola edo etxe modukoa.

Eta hola etxe, borda, pentze eta abar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

Hasieran Nora ere aitarekin batera sartzen zen, etxe, txabola nahiz borda, gonbidatzailearen aterpera, gau-solasaldi egokiren baten itxaropenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Orain etxe hori borda bilakaturik dago, Lapitzeneko borda.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.

Borda, etxetik hamar bat metrotara zegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Bordak bi leihatila ditu alde banatan eta ganbelak eskuineko hormaren ondoan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

Matias eta Joakina Anttoni Intxausperen seme, 1883ko otsailaren 18an jaio zen Maiertzeko Bordan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 199. orr.

Bordako atetik euriari begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 111. orr.

Gero orbela bordako zoruan hedatu dute, eta, minutu batzuen buruan bi lagun etzanda egoteko moduko tokia atondu dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

Nik behetik eman ahalean aitak pilatzen zituen lizar zatukak bordako gaindegian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Bordaren gaineko partean bizitegia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Honek bordaren barnera egin zien bultza, eta azao bana zaldale bota zien.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Egunaren buruan "bertan goxo, bertan goxo" esanez bazkatutako ardiak, bapo aseak itzultzen omen direla iluntzean bordara.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.

Oraindik zutik dago Itzaiaundi izeneko borda, oholezko etxe ilun bakarra Goizuetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 127. orr.

Asteartean eztituzte abelgorriak borda batetik bertzera aldatzen, hala diote Aezkoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Sasoikako langileen hamarretik zazpi lonja, biltegi, pabilioi edo bordetan hartzen dute ostatu Araban daudenean.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Borden zelaira itzultzean, txingarrezko otarte luze horietako bat erosi dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 86. orr.

2 (izenondoekin)

Lur eta borda abandonatuak, arrotzek hain petxeroak eta apatikoak ziren laborariei bigarren egoitza gisa konpontzeko erosten zizkieten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Haren erdian, borda zahar bat dago, behea joa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

Estarta bazterretako ezpondapeak ere oso gogoko izaten ditu, bere habiari kontzeko xokanahi gorderik edo erromutur bihurririk inon bilatzen badu, benpe; baita borda zaharretako hegazpeak edo korrazpiak ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.

Zumarresta errekaren ondoan, borda zaharkitu batean babestu ginen Lauaxeta eta biok.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.

Bidera agertu zitzaigun lehenbizikoa hautatu genuen: borda zirtzil bat, zurezko oholez egina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxabereek lizar ostoa eta adar muturrik gurienak janda gelditzen ziren lizar zotzak datozkit gogora, nonahiko borda ataritan, lizarrondoen arrimora pilatuak Herritik kanporako alderdia, etxe edo borda sail batez osatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Gero, trenak txistu jotzen zuen tunelen bat zetorrelako, edo borda-multzo baten paretik pasatzen zelako, edo animaliak zebiltzalako trenbidetik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Kanpotik borda itxurako eta apaingarririk gabeko egurrezko eraikina baino ez zegoen: gure etxea, antza.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 106. orr.

Badirudi etxe eta borda inguruetako larreak itxi, labakitu eta zelaitu zirenetik, murrizten joan zela ganadu bazkatako otea lantzeko usarioa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Bi kandelaren garrek argitzen zuten borda-barrena, eta Maddalen eta osaba Joanikot lasto gainean jarririk zeuden, bata bertzearen alboan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 316. orr.

Badoa inguruka borda barne ilunean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

Orduan, zerbait entzun nuen borda kanpoan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paxkal Ipuruapezak bere biziko azken 15 egunetan idatzia, mendi-borda batera erretiraturik.  Herria   2005-12-08

Kantuz ariko da gau honetan, artzain borda honetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 106. orr.

Martin eta Bautista bata alde batera eta bestea beste aldera apartatu ziren, ea inguruan babeslekurik, etxolaren bat-edo, artzain-bordaren bat-edo, aurkitzen zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Ganadu borda zirudien, behientzat-edo erabilitakoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Abere-bordetan ere sartu ziren, ardi eta gamelu ugari lapurtuz. Ondoren, Jerusalemera itzuli ziren.  Elizen arteko biblia   2 Kro 14,14

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Lur, Gaueko, Ermita, Basoi, mutiko gaztea, Etxauz, Harizpe, oraino mintzatu ez zen laugarren bisitaria, dantzan ari den argi hori ahularen inguruan daude, ardi, iratze, ke usain batez betea den artzain borda barne honetan kartsuki bilduak, ez jakin nongo nolako elizkizun misteriozko batetarako: libertatearen ospatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus