Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

borbor (ETCn 177 agerraldi; orobat bor-bor) 1 iz dirakien ura inarrostea; irakite hori gogorazten duten gauzak inarrostea.

Koipeak irakiten ari ziren geldo-geldo, eta lurrin minezko eztanda txiki bat ihesi zihoan borbor bat lehertzen zen bakoitzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Zartagineko olioaren borborrak isilunea eten zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Uraren borborra entzuten egon zen puska batean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

"Odolaren borborra", esaten du borreroak, irribarrez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.

Zainetako borborrean ito ezin den odol baten jabe gaituk hi eta ni.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Amak ere begi bat aldendu zuen zoparen borborretik.  Berria - Kultura   2004-10-23

Zernahik barre eutsiaren borborra sentiarazten zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 474. orr.

Ez nekien zer zen, baina barruan bizi nuen forma eta izenik gabeko borbor hari forma emateko atera beharra sentitu nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 391. orr.

Bor-bor hartan idatzitako lana "Donostia hiria" sariketara aurkeztu eta irabazi egin nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 183. orr.

Haserreak baretzeko, maiteminak asaskatzeko, eta hormonen borborra sublimatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 342. orr.

Ikus dezagun nola bizi izan zuen Oteiza nerabeak 1930. urte inguruko abangoardien borborra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

-Niri berdin zait, kontua jatea da -esan zuen mutil juduak, plateren abarrotsari eta sutegiko zalapartari zein borborrari bere ahotsa gailenaraziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Maiatz hilabete honek udaberriko indar berri guztien sortze borborrezko hori ospatzeko bildu dituen usadio eta ohitura zahar aspaldikoetan ageri den jainkosa Maia, Bulkano jainkoaren emaztearen hila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 179. orr.

Zer edo zer zeukan bularrean trabatua, eta borbor moduko hots bat egiten zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 47. orr.

2 (izenondoekin)

Edari gasdun baten ontzia zabaltzerakoan sortzen den borbor jostaria bezain apartsu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Tantaz tanta metaturiko lurrin haien artean, hiru eltzeen borbor etengabe haren erdian, iltze bakar bat ere ez zen ageri lurretik hasi eta sabairainoko guztian gantzaz erabat izerditu gaberik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Hortxe daukat gaur ere, borbor irakinean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

Airea eta beste gas batzuk ia beti izaten direnez urdailean, bor-bor entzungarri bat sortzen du batzuetan irabiaketa horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Gero oso borbor ozena entzun zen, arnasa ez zena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Bor-bor intelektualarekin batera joan zen historiaren dardara ere, hortxe egokitu baitzen milurteko inperioaren zatiketa eta monarkiaren amaiera, beste mila aldaketarekin batera.  Berria - Kultura   2004-10-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire ezustekoa beraz erabatekoa izan zen, apur bat itxaron ostean, borbor-hots eta txistuen ostean bat-batean goiko kaniletatik ura, ur epel eta ugaria, isurtzen hasi zenean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 193. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kilpatrick-ek ozta-ozta josi ahal izan zituen, brasteko odol borbor biren artean, aurrez ikasitako hitzen batzuk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Borge jauna hilurren zen, odol-borbor itxuragaiztoan, bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

Ez zuen ezer ikusten; hala ere, lurra irakin-borborrez beterik zegoela iruditu zitzaion, euria egin eta harrez pikortatzen denean bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

5 (adizlagun gisa) ik bor-bor.
6 borbor egin ik bor-bor 2.
7 borborrean adlag borborka.

Bat edo batek, odola borborrean, matxino haietakoren batengana jo zuen, garrasika, hiraz beterik, ukabilak prest.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.

Hurbiletik, edabeak lokatz sendo iluna ematen zuen, astiro-astiro borborrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Viarmes kalea, begitarte zurbilekoa azken hau, errotarien hurbiltasunarengatik, eta lauretan borborrean hasten zena ale salerosketa zela eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Borborrean zegok plaza, jende guztia dantzan eta kantuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Espaloia alprojez borborrean zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

borborrean zegoen (4); odola borborrean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus