Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
borbol iz burbuila.
Baina borbolak lapikoan nola, hala sortzen zaizkio, bata bestearen atzetik, eta ezin ditu kontrolatu. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 23. orr.
Topa egin dute, eta borbol ikusezinek kili-kili egin diete ezpainetan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.
Erakusketan badira koadro luze zabal handiak, [...] eta badira kutxatxoak ere, bere baitan, altxor handia balitz bezala, intsektua biltzen duten anbarezko borbolak gogoratzen dituztenak. Berria - Kultura 2004-09-24