Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bor-bor (ETCn 396 agerraldi; orobat borbor) 1 adlag borborka, borborrean.

Ondoan kafeontzia, bor-bor, urrin etxetiarra barraiatzen ari zen sukaldean barna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Haren atzean bor-bor entzuten zuten edabea, melaza bezain sendoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Sarari odola bor-bor jarri zitzaion, suzko gorrotoak bihotza osorik hartu balio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.

Hara iritsi garenean, kartzelero mordoa, zerbitzuburua... ezpainetatik odola borbor darion preso bat...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

Horra itsasoa, handi eta zabal: hor dabiltza borbor, ezin konta ahala, piztia txiki eta handiak.  Elizen arteko biblia   Sal 104,25

Bor-bor neukan barrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 195. orr.

Burua bor-bor nekarren bizi izandako gertakizun ugarien kariaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 153. orr.

Bere baitan bor-bor zituen galderei erantzunak bilatzearren murgildu zen Albert Einstein zientziaren munduan.  Berria - Kultura   2006-01-27

Bihotzean borbor duena isuriko bailuke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.

Arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Zuhurraren hitzek jakintza atsegingarriago bihurtzen dute; zentzugabeen esanetan ergelkeria borbor.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,2

Burua bor-bor neukan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 278. orr.

Giroa bor-bor dago orain, eta hildakoak ere izan daitezke, hau baretzeko ezer egin ezean.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Gerra hotsek bor-bor jarri dituzte lehengai metalikoen eta petrolioaren prezioak.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Odol urdinekoak batzuek; gorria bor-bor besteek.  Berria - Kirola   2004-05-26

2 bor-bor egin (orobat borbor egin)

Egin bezate urek borbor bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean.  Elizen arteko biblia   Has 1,20

Bihotz barnean zuen maitasun distiratsuaren iturriak kanpora egiten zion borbor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.

Milaka ideia zetorkidan burura, bor-bor egiten zuten horrenbeste burutaziok nahasian, baina ez nuen ezer argirik ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.

Haserreak bor-bor egiten ziola sentitzen zuen Durant jaunak bere baitan, atsedenik gabeko gau haiek gogoratzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus