Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

boomerang (ETCn 179 agerraldi; orobat bumeran ETCn 66 agerraldi, eta bomerang ETCn 6 agerraldi) iz zurezko jaurtigaia, “v” formakoa, jaurtikiz gero abiapuntura itzultzen dena.

Haizearen kontra tu egiten denean bezala, gezurra eta erdibideko egia, azkenean norberaren aurka etortzen diren bumeranak baino ez direla izaten sinetsita bizi izan naiz beti.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 11. orr.

Berriz ere, bludgerra boomerang bat bezala bat-batean desbideratu eta Harryren burura abiatu zen zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 143. orr.

Errepublikaren Ordezkari Penatua agertu zenean, punpa batez kasketa ebatsi zion eta jendaldeari bota boomerang bat bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 211. orr.

Okerrago oraindik, etorriak ziren lekura itzuli ziren harriak, bumeran erraldoiak balira bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

Boomerang efektua lortzea da kontua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Romano Prodi Olibondoko hautagaiak aipatu izan du beldur zela Morettiren filmak ez ote zuen bumeran ondorioa izango.  Berria - Kultura   2006-04-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boomerang efektua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus