Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bonsai (orobat bontsai g.er.) iz zuhaitz edo zuhaixka nanoa, bere motako ale normal bati sustraiak atrofiatuz lortzen dena.
Ez dakit, eta gainera ez zait axola, nire bihotzean erne den zuhaitz aldaxka asko ala gutxi haziko den, bonsai bat bezain ttiki ala hemengo sekuoiak bezain sendo eta garai haziko den. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Harreman ezinezkoak, iragan desiratuak, bonsai landareen magia eta pertsonaia batzuen mundu apokaliptiko eta era berean arrunta zabaltzen dira lerro arinen artean. Berria - Kultura 2006-04-18