Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bongo iz danbor modukoa, luzea, eskuez jotzen dena.
Nire ustez, momentu batzuetan bateria, Gilmore, gehiegi entzuten zen (ez horrela metalofonoa, bongoa eta bestelakoak, Currie). Berria - Kultura 2004-08-27
Bongo danborrak, predikari raperoak eta ohiko arazo tekniko zahar-berriak. Berria - Mundua 2004-10-24
Salterioa, lautea, hiru arrabita, kontrabaxua, bongo moduko danborrak, pianoa eta bost gizonezko ahotsak izan zituen laguntza gisa. Berria - Kultura 2004-04-07
Bihotz taupadek Afrikako bongo guztiek baino burrunbada handiagoa sortzen zidaten belarrietan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 135. orr.