Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bonetadun 1 izlag/iz boneta daramana.
Gabardinak baizik ez ditut ikusten, eta buru bonetadunen baten atzealderen bat noizean behin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.
Zirrara sortzen dio gerratik ihes egin zuela entzuteak, pelikuletako delinkuente edo heroi modura imajina dezake aitona xalo eta bonetaduna. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.
2 (izen baten ezkerrean)
Purudun gizonak buruaz keinu bat egin zion bonetadun gizon argal bati. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 469. orr.
Laukiekiko bonetadun gizon bat, aurpegia kalabaza bezain gogorgunetsua zuena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 461. orr.