Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bonbo iz danbor handia, eskuarki larruzko alderdiak alboetan dituena. ik dunbal.
Baketa hotsak, bonboa sartzen da orain, txastona gero, kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea, orkestra sinkronizatu bat segidanHaren atzean Mendoza, jazbana jotzen zuena, bi "runbera" eta danborra besoetan eta bonboa bizkarrean hartuta. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.
Anek erritmo astuna markatzen zuen bonboaz eta baseaz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.
Aretoko sabaitik zintzilik zegoen fokua pizteaz bat areagotu ziren, oso nabarmen gainera, publikoaren oihu, tutu-jotze, bonbo-hots eta esku-zartak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.
Gero bonboaren pedala apurtu zuen eta biraoka hasi zen. Berria - Kultura 2004-03-20