Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bonbil (orobat bonbila) iz botila.
Helduena altxa da edatekoaren bila, bonbila hutsa mahai gainetik erretiratuz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.
Emeki emeki pausatu eta itzali zen, bonbil bat champagne edan ondoren eta tziganen musika entzuten ari zen bitartean. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 26. orr.
Burutik behera ez zidan ba behin bota bonbil bat Rineko ardo! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.
Lanpara haiek pozoin-bonbil argituak iruditu zitzaizkidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.
Likoretarako ontziak: bonbila eta edontziak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.