Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bonbardeo (ETCn 18 agerraldi) iz bonbardaketa.
Bonbardeoa hasi zenean bera non zegoen galdetu gabe ere, hain egun seinalatu eta historikoaren aipuak berak ematen dio jarraitzeko baimen ukaezina. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.
Zer egingo zenukete aireplanoetatik bonbardeoa hasiz gero? Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 47. orr.
Bonbardeotik ihesi mendira joan, han abioietako ametrailadoreetatik eskapoan arbolen bueltan arineketan ibili, eta hiria sutan zela kalera jaitsi zinetenean deitu zian hiri emakume batek bere gelako mesanotxea jaisteko laguntza eske, han paper eta balio handiko gauzak zeuzkala-eta. Hain goiz eta bonbardeoetan hasita bagina legez ibiltzea hotelean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.