Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garmendia komandanteak Heinkel-en bonbaketei eusten zien bezain lasai egin zuen hitz Espainiako Santoñako El Duesoko patio nagusian 1938ko irailaren 27 hotz hartan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 150. orr.
Hurrengo egunetan eutsi egin zieten bonbaketei. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.
Bonbaketa eta borroka hauen ondorioz, dozenaka lagun hil ziren. Berria - Mundua 2004-08-13
1944ko bonbaketen ondorioz suntsitu ziren, ordea, Berasaluzeren lan haiek. Berria - Kultura 2004-01-14
Eta Gipuzkoako hiriburuaren bonbaketa eta setiaketa, ez bide dituk luzatuko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 273. orr.
Bilboko bonbaketak, bestalde, ez dituk makalak izan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 226. orr.
Airekoen bonbaketez bazterrak itoz prestatzen zuten beren pasaia baina Irakiarrak ere ez lo egoki: hauk erreka trantxada batzu ezartzen petrolioz beterik eta haueri su emanez sekulako kea beltz lodiak altxatzen, zeru guzia estaltzen eta iluntzen dutela, kanpotiar armaden nahas eta okaztagarri. Herria 2003-03-27