Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bonbadun 1 izond bonba edo bonbak dituena.
Hiru jazarketa izigarri auto bonbadunez baziren Irakian izanak, Nadjakoa azkena. Herria 2003-09-04
Auto eta kamiun bonbadunen alderako beldurra dute manera berezi batez salatu hango segurtamen zerbitzuek, baitezpadako neurriak hartuz beren buruaren zaintzeko. Herria 2004-07-05
Dozenerdi Junker 52, sabelandi, bonbadun, gure bila. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 168. orr.
2 bonben bidezkoa.
Joan den aste hortan jazarketa bonbadun bat egin dute oraino ere, ofizier irakiar bat hilez eta beste sei kolpatuz. Herria 2003-03-17