Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero bonben eztanda dator. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 79. orr.
Bonba lehertu ostean bezala, isiltasun astun bat, lodia, zikina, kutsatua zen nagusi herrian. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 137. orr.
Bagdad hiriburuaren erdialdean alderdiak duen egoitzaren aurrean bonba bat leherrarazi zuten. Berria - Harian 2005-10-15
Goiz hartan hamar bonba zartatzen dira Madrilen. Herria 2004-03-18
Poliziak asmatutako gezur eta esamesetan asfixiatuta bukatu genuen; ez bonba batek zirtzilatuta edo tiro batek lurrera botata. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.
"Noiz erretiratu behar dituzte marmol puska horiek?", esan zuen Agustinek bonbak txikitutako monumentuaren hondakinei begira. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
Hala ere, bonbetako asko su-eragileak ziren eta, okerrena etortzeko zegoen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.
-Horiek kapazak dira jende artera bonbak botatzeko! -adierazi zuten-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 184. orr.
Ezagutu baititu tenplu horrek bonben hotsak eta txinpartak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 12. orr.
Bainan han ere bonben burrunbak entzuten dira. Herria 2003-06-12
Kalkulatu behar dituzu zure abiadura, objetiboarena, bion arteko aldea eta bonbaren traiektoria. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.
Bonbaren uhin hedakorrak kalteak eragin zituen ondoan dagoen Espainiako enbaxadan. Berria - Mundua 2004-09-23
Italiano airekoak Saboya 79 motakoak ziren, 1 000 kilo bonba garraiatzeko eginak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.
Bazkalostean bonba batek baserri bat birrindu zuen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.
200 kilotoietako bonbak erabili zituen, hain zuzen ere, Hiroshiman lehertutakoa baina hamar aldiz indartsuagoak ziren bonbak. Berria - Mundua 2004-06-11
Bonba tximiniatik behera amildu zen, eta korazatuaren labeetan zapartatu zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.
Londresen berriz ere lau atentadu izan dira joan den ortzegunean bonbaz eginak. Herria 2005-07-28
Bonba bat bezalakoa izan zen berri hura. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 223. orr.
Albisteak bonba baten eragina izan zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.
SMS mezuak bonba bat bezain eragingarriak izan daitezke Txinan. Berria - Harian 2005-04-16
Ozeano Barean Mundu Gerra abuztuan amaitua zen, AEBetako hegazkinek Japonian bonba atomikoak jaurti ostean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.
Nola indargabetu bonba atomiko bat. Berria - Harian 2005-08-09
Iranek bonba nuklearra garatzeko asmoek ere ezinegona eragiten dute. Berria - Ekonomia 2006-01-08
-Bonba termonuklear bat egiteko -jarraitu zuen Diannek- laborategi aurreratua behar da. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 222. orr.
Washingtonek 5.000 bonba adimendun salduko dizkio Israeli. Berria - Mundua 2004-09-22
Garai berean hasi ziren ikerketa berezi batzuk egiten bonba inteligentziadunak indarrean jartzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 110. orr.
Bonba geroratu bat zen liburutegi hura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.
Zentral nuklearretako erreaktoreetako materiala «bonba zikinak» egiteko ere balia dezakete «terroristek». Berria - Gaiak 2004-08-10
Erasoaldia 250 kiloko bonbez eta bonba su-eragilez burutu zela dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.
Bonba su-emaileek etxeak erretzen zituzten. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 107. orr.
Bonba bertikalez artilleria-tokia suntsitzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.
Dinamitazko bonbak bota beharko nizkioke burura! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 300. orr.
Fusiozko bonbak egin daitezke, bai, eta egingo dituzte. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.
Plutoniozko bonba: Plutonioak baditu hainbat abantaila. Berria - Mundua 2006-01-18
Sakoneko bonbak bost lagun hil Bilbon. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.
Egunez, eskuko bonbak fabrikatzen ditut. Berria - Kultura 2006-03-31
Eskuko bonbak, dorrea azalera agertzean hura behera eraisteko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 153. orr.
Gezurretako bonbarekin hamaika detektagailu pasa dituen kazetariak hartu dizu gogoa ostera ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 71. orr.
Aldi hartan bizia galdu zuena 22 hilabeteko nini txiki bat izan zela, zorigaiztoko bonba baten ondoan pasatzeagatik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.
Pedrok bonba hotsen artean ere antzemango zukeen txokaren kantua. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 79. orr.
Bonba hegazkin berri bat, Heinkel 111, agertu zen mendi artetik, eta bonbak bota ondoren, itzuli eta beste bi gehiagorekin agertu zen berriz ere, amets gaizto gisa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.
Ordurako zerua bonba-hegazkinen zurrumurru astunak harturik zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.
Milango moda erakustaldiko modeloari soinekotik askatu zaion titi gorriak, berriz, bonba-auto baten indarra hartzen du. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.
Zertan ari zara, bonba-gutunik dagoen aztertzen, ala? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.
Shahrani presidenteordea onik atera da bonba atentatu batetik . Berria - Mundua 2004-09-21
Nafarroako Volkswagen lantegia hustu zuten atzo bonba mehatxu bat zela-eta. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Bonba eztandak entzun zirela Ibarra de San Juan ibiltokian, Ezenarro familiaren jauretxearen ondoan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 108. orr.
Martha Gellhornek bonba-leherketen eta eztanden hots izugarrien soinu-efektuak sortzen laguntzen dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.
Emaztea eta bi haurrak ere etxe arriskutsutik eraman zituzten, bonba-jaurtitzaileak kanpoaldean elkartuko baitziren biharamunean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 15. orr.
Bonba leherketaren suak eta hotsak Natura bera ere hunkitzen zutenean, ez zen estrategiarik beldur ikaragarritik [...] libratuko zituenik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.
Cristina bonba-eraso hartan hil izan ez balitz. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 87. orr.
Oraindino ere bonba-zulo erabat sinesgaitzak ikusi ahal dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.
Bonba itxura zuen tramankulu bat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.
Eta beti eta gehiago aireko eta bonba botatze... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.
Bonba zartatze odoltsuak egin dituzte tokikoek Koweitean. Herria 2003-04-03
Handik ari ziren kanoikadaz ibarraren beste aldean zegoen kasko batera bonba-tiraka. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Terrorista bonba-jaurtitzaile ezaguna izanik, azken bi egunetan isileko poliziakoek orpoz orpo jarraitzen zioten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.
Japoniako bi hiri atomo-bonba batek desegin zituenean bakarrik geratu zuten gerra. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.
Su-bonba karga handia zeramaten bi hegazkin ingeles alemaniar ofizialen zentroaren gain-gainean erori ziren. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.
Bigarren Mundu Gerraren ostean garatu ziren hidrogeno-bonbek [...] leherrarazteko fisio-bonba txiki bat erabili behar izaten zuten detonagailu gisa. Berria - Gaiak 2004-11-27
Fusio-bonba baino mila aldiz indartsuagoa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 222. orr.
H-bonbaren jaurtiketaren ondoren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.
Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba, 20tik 300 kilorakoak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.
Gerritik esku-bonba bat zeukan zintzilik, alemana, zurezko bere giderrarekin, epean eztanda egiten duten horietarikoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.
Aurrez aurreko gudu haietan galdu omen zuen Beñardok ere bere zangoa, esku-bonba batek eramana airean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.
Hegazkinak ibaia bonbardatzen ari ziren, napalm bonbekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.
Norbaitek dinamita bonba bat bota eta polizia bat hil zuen. Berria - Ekonomia 2006-04-30
Kirats-bonba bat utzi genuen korridorean eta Filch pipertu egin zen gurekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.
Han zeudela hasi zen bigarren erasoaldia, zatikatze-bonbekin. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Aurrean bertan harrapatu zituzten, lehergailuz, erloju-bonbaz eta errebolberrez armaturik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.
Hantxe ziren, fusilak eskuetan eta gerrikoan pinaburu-bonbak eskegita, erreketeak, karlistontzat altxor hain preziatua den hori defenditzeko prest. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.
Kaukasoko bonba ekologikoa. Berria - Gaiak 2004-10-31
Nanni Morettik Berlusconi bere kargu publikotik botatzeko jaurtitako «bonba politiko» gisa ulertu dute filma Italiako hainbat sektorek. Berria - Kultura 2006-04-12
Gaxiak eta doministiku egiteko hautsak, bonba kirastunak, gomazko arkatzak eta mozorroak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.
Bat gutxi izan zitekeelakoan, hiru bonba fetido erosi baitzituen Sarak. Noiznahi lehertuko baitzitzaion Leireri odolean zeramàn eragin atzeratuko bonba. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 32. orr.
Gozotegira joan ginen hirurok, nire gozokirik gogokoena erostera: kremazko bonba. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.
Hantxe kruzean, stopean zain halabeharrean, sor-sor egon zen izkinako pasteleriari begira; hango bonba goxoak... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.
aldean zeraman bonba (4); atomo bonba (5); atzo bonba (3); aurka bonba (10); aurka bonba auto (6); aurka bonba autoz (4); aurkako bonba (4); aurrean bonba (9); aurrean bonba auto (4); aurrean bonba bat (5); aurreneko bonba (6); auto bonba (4); autoan bonba (10); autoan bonba bat (9); autobus batean bonba (3); azken bonba (3); azpian bonba (3)
bagdaden bonba auto (3); baina bonba (4); batean bonba (17); batean bonba bat (13); batean jarritako bonba (5); batek bonba (17); batek bonba auto (9); batek bonba bat (4); baten aurka bonba (3); baten aurkako bonba (3); baten aurrean bonba (4); baten ondoan bonba (3); bere bonba (3); beren bonba (3); beste bi bonba (3); beste bonba (32); beste bonba auto (18); beste bonba bat (8); bi bonba (37); bi bonba auto (14); bi bonba autok (4); bi bonba leherrarazi (5); bi bonba zartarazi (3); bigarren bonba (7); bigarren bonba autoa (3)
bonba abisu (4); bonba atentatu (4); bonba atomika (5); bonba atomiko (13); bonba atomiko bat (4); bonba atomikoa (35); bonba atomikoa garatu (3); bonba atomikoak (10); bonba atomikoak egiteko (3); bonba atomikoaren (11); bonba atomikoen (3); bonba auto (197); bonba auto bat (77); bonba auto batek (53); bonba auto baten (15); bonba auto bidez (5); bonba auto erasoz (3); bonba auto indargabetu (4); bonba auto leherrarazi (7); bonba auto lehertu (8); bonba autoa (29); bonba autoak (20); bonba autoaren (5); bonba autoekin (3); bonba autoen (5); bonba autok (9); bonba autok eztanda (3); bonba autoz (16); bonba autoz egindako (10); bonba bana (6)
bonba bat (171); bonba bat aurkitu (5); bonba bat ezarri (3); bonba bat eztandarazi (4); bonba bat izan (3); bonba bat jarri (8); bonba bat jartzea (4); bonba bat jartzeko (5); bonba bat jartzen (4); bonba bat jaurti (5); bonba bat leherrarazi (19); bonba bat leherrarazita (8); bonba bat lehertarazi (4); bonba bat lehertu (12); bonba bat lehertuta (10); bonba bat zartarazi (7); bonba bat zartatu (3); bonba batek (72); bonba batek eztanda (21); bonba batek hil (4); bonba batek lau (3); bonba baten (24); bonba baten eztandak (4); bonba baten lehertzeak (4); bonba batzuek (3)
bonba bota (7); bonba dela (3); bonba eraso (7); bonba erasoa (8); bonba erasoa egin (3); bonba erasoak (6); bonba erasoen (4); bonba erasoen atzetik (3); bonba eta (11); bonba fetido (3); bonba gutun (9); bonba gutun bana (3); bonba gutuna (4); bonba gutunak (9); bonba hori (4); bonba horiek (6); bonba horren (3); bonba hura (3); bonba itxurako (4); bonba izigarri (3); bonba jarri (12); bonba jaurti (4); bonba kamioi (5); bonba kamioi bat (4); bonba leherrarazi (10); bonba leherrarazi zituzten (3); bonba lehertu (7); bonba mehatxu (7); bonba mehatxu bat (4); bonba nuklear (6); bonba nuklearra (4); bonba su (5); bonba zartarazi (8); bonba zartarazi eta (3); bonba zartatu (3); bonba zela (3); bonba zioen (4)
bost bonba (5); den bonba (5); dira bonba (6); dira bonba auto (3); ditu bonba (4); du bonba (3)
egindako bonba (3); eginiko bonba (4); ekintzaileek bonba (4); enbaxadan bonba batek (3); ere bonba (7); erloju bonba (5); erloju bonba bat (3); errepidean bonba bat (3); esku bonba (3); eta bonba (34); eta bonba auto (3); eta bonba bat (5); eta bonba baten (4); etak bonba (7); etak bonba bat (5); euren autoan bonba (4); ez bonba (3); ezkutatutako bonba (3); hainbat bonba (9); hamaika bonba (4); hamar bonba (9); hegazkin bonba (4); hil dira bonba (3); hil ziren bonba (6); hirian bonba (5); hiriburuan bi bonba (3); hiru bonba (12); horrelako bonba (3); hotelaren aurka bonba (4); hotelean bonba (4)
ipinitako bonba (4); irak bonba (3); iranek bonba (3); izan zen bonba (3); izandako bonba (6); jarritako bonba (18); jarritako bonba bat (4); jarritako bonba batek (3); jaurtitako bonba (4); kilo bonba (3); kiloko bonba (4); kiloko bonba bat (3); kirats bonba (3); kontra bonba (3); kontra bonba auto (3); kontrako bonba (9); kontrako bonba erasoen (3); lau bonba (7); lehen bonba (6); lehenengo bonba (3); leherrarazi zuen bonba (3); leherrarazi zuten bonba (4); leherrarazitako bonba (3); lehertu zen bonba (10); lehertutako bonba (3); lehertutako bonba batek (3)
ondoan bonba (6); ondoan bonba auto (4); prodiri bonba (3); sei bonba (4); suizida batek bonba (13)
unean bonba (3); zartarazi zuen bonba (3); zartarazitako bonba (7); zartarazitako bonba auto (3); zegoen bonba (7); zen bonba (24); zen bonba auto (3); zen bonba batek (3); zeraman bonba (14); ziren bonba (16); ziren bonba auto (4); ziren bonba bat (3); zituen bonba (7); zituen bonba batek (3); zituzten bonba (5); zuen bonba (20); zuen bonba auto (3); zuen bonba autoa (4); zuten aurreneko bonba (4); zuten bonba (11)
bi bonbak (5); bonbak bost (3); bonbak bota (4); bonbak erabili (3); bonbak ere (4); bonbak erortzen (3); bonbak eta (10); bonbak ez (4); bonbak eztanda (7); bonbak eztanda egin (3); bonbak huts (3); bonbak izan (6); bonbak izan dira (4); bonbak jarri (3); bonbak jartzen (10); bonbak jartzen ari (3); bonbak jaurti (3); bonbak jaurtitzen (5); bonbak jauzaraziz (3); bonbak lehertu (5); bonbak zartatzen (3); eta bonbak (22); eta bonbak jartzen (3); etaren bonbak (5); jarritako bonbak (7); leherrarazitako bonbak (4); ur bonbak (3); ziren bonbak (4); zituzten bonbak (4)
bonbaren bat (3); bonbaren batek (4); bonbaren berri (4); eta bonbaren (3)
bonbarik bota (5)
bati bonbaz (3); bati bonbaz eraso (3); bonbaz eraso (8); bonbaz eraso zioten (4); bonbaz eta (5); bonbaz suntsitu (3)
bonbek eta (3); bonbek ez (3); bonbek herriko (3)
bonben eta (4); bonben pean (3); eta bonben (4)