Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapitelean bolutak jarri zituzten ezkerretik eta eskuinetik zintzilika, ilearen kizkur kiribilduak balira bezala. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.
Kolomen ordez, adibidez, kanabera luzeak jartzen dira, frontoien ordez panelak hosto kiribil eta bolutekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.
Badirudi estilo korintoarrak ematen dituela ezaugarri egokiak, itxuraz ikusten baita jainkosa horientzat, hain sotilak direnez, lerdentasun handiagoz egindako eta lore, hosto eta bolutekin apainduz egindako lanekin gehitu egiten dela zor zaien egokimendua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 550. orr.
Bederatzi eta erdi parte horietatik abakoaren lodierak parte bat eta erdi hartuko du, eta gainerako zortziekin bolutak egingo dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.
Lau parte eta erdiak eta hiru parte eta erdiak elkar zatitzen diren puntu horretan egongo da boluta-begiaren zentroa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.
Teilaren pisuak angeluetatik beheraka bultzatzen zituelarik, muturretan boluta-kurbak egiten hasi omen ziren horretara behartuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.