Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
boluptuosoki (orobat boluptuoski) adlag boluptuositatez.
Egun sargori horiek, urkatuen gorpu biluziak hain boluptuosoki izerdituak, zein gustukoak dituen borreroak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.
Jabea, bere buruaz segur, isil-isilik bertaratu zitzaion eta gerrialdea besarkatuz "egun on, Joseba" esan zion, hitzak boluptuoski ezpaineratuz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.
Boluptuosoki zenbatzen zituztela, bat, bi, hiru, lau, bost, sei. apurrak arin-arin elkartu ditu metatxo ba eginez, eta hatz-mamiak bat eginik, bildu, estutu eta ahora eramaten ditu, boluptuosoki xurgatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.