Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lisboak ematen zuen, nolabait esatearren, mendi-magalean bermaturiko bitxi bat, bere burua eguzkiaren boluptuositateari eskaintzen ziona, dena dirdaizez estalia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.
Raimundo Silvak ulertu du, segundo batez, lan-ematea atzeratu zuela, boluptuositate inkontzienteaz, orain ihes egiten ari zaion une bateko itxaronaldia dastatu ahal izateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.
Delineatzaile gazteak, kapela oraintsu jantzirik berriz, gorriturik oraindik eta begiak jaitsirik, itxura tematiarekin, boluptuositate sakona adierazten duten zantzuak ditu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.
Lehen bakarrik nagitzat hartu dugun mugimenduan boluptuositatezko zerbait ere egon zela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.