Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori da egia biribila, beste guztia, berriz esango dut, hipokrisia eta itsukeria boluntarista besterik ez da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.
Ugaltze hori era batera baino gehiagotara interpreta daiteke: kolonia-hitzarmenak zapalduta zeuzkan indarren askapen bezala, edota estatuek nazioaren garapena bultzatzeko egindako esku-hartze boluntarista moduan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.
Horregatik, «ekintza boluntarista» agindu zuen, ezer egin ezean, defizitak %3ko muga gaindituko duelako datorren urtean ere. Berria - Ekonomia 2004-06-25
Proposamen boluntarista hau erabat dator Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Juan Jose Ibarretxe jaunak 2001eko urtarrilean izenpetu zuen "Euskal Herriko Jasangarritasunerako Konpromisoa"4 agiriaren ildotik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.
Frantziako enpresen alde «politika boluntarista» agindu zuen ministroak. Berria - Ekonomia 2004-05-05
Ekintza-gizon hori boluntarista da, bihoztuna, erresuminak adoretzen du, harrotasunak ematen dio kemena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.