Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Datorren astean banoa gure mutilekin, karlista boluntarioekin, alegia. Txillardegi «Putzu», 1999 - 59. orr.
Haiekin batera, 200 suhiltzaile boluntario izanen dira udako suteak itzaltzeko prest. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Aintzina segituko direla beren gazte boluntario sakrifikatzen atentaduentzat. Herria 2004-04-01
Ezinbestekoa da gizon adoretsuak, boluntarioak eta arriskuaren jabe direnak izatea. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 193. orr.
AEBek klima aldaketaren aurka borrokatzeko ezarritako neurri boluntarioak hamar urtez izan dira indarrean. Berria - Gaiak 2004-12-19
Adin guztietako esku boluntarioak ugari ziren, neska-mutilen esku txiki baina arinetatik hasi eta aitona-amonen esku zimurtu eta kailukaretaraino. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.
Ehundik gora boluntario Manifestarako. Berria - Kultura 2004-03-04
Boluntarioek eraikitako gizarte-sare trinkoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.
Euskal Herriko hainbat txokotatik astebururo boluntarioek gidatutako furgoneta ugari abiatzen dira, euskal presoen senideak kartzela ateraino eramateko asmoz. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Nafarroako Ospitaleko Boluntarioak taldeko kideek helburu bakarra dute: zentro horretan inor ez dadila bakarrik egon bere gelan; inor ez dadila bakarrik hil. Berria - Euskal Herria 2006-02-18
Nire antzera beste hogei bat boluntario ziren lantegi hartan, ni baino gaztexeagoak gehienak [...] neska eta mutilak erdibana. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 161. orr.
Txerto bat boluntarioekin probatzen hasi dira Europan. Berria - Gaiak 2006-05-04
Animalien Ongizatearen Aldeko Elkartea boluntarioen elkarte kementsua izan zen behiala Grahamstown-en. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.
Horren adibide izan zen Rekalde gaixoak, Garaizar boluntarioak eta Pulido medikuak eman zutena. Berria - Euskal Herria 2004-06-13
Orduko boluntario zibilen ordez, orain funtzionarioekin bete ditugu gelak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 57. orr.
Ea lortzen dugun boluntario-pare bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 163. orr.
Gurutze Gorrian boluntario ibili zen garaiko ikastaroak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.
Auzolandegi hartako partaideak geratu ginen han: boluntario gindoazenak eta arduradunak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.
Boluntario eskaintzen nuen neure burua nonbaitetik edozer ekartzeko edo norabait edozer eramateko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.
Ez digu inoiz esan boluntario edo behartuta joan zen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 63. orr.
Elgeta gerrara doa, boluntario. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 17. orr.
Errepublikako gudarosteek deialdi ez ohikoak egin zituzten boluntarioak errekrutatzeko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 75. orr.
Talde honek Norvegiako gerrarako, eta gero Finlandiakorako boluntario eskaini zuen bere burua. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 162. orr.
Haren etxaldean bizi den edo lanean dabilen gizaseme osasuntsu oro, edota ordezkatua izan daitekeen pertsona oro, boluntario gisa aurkeztu eta gerrara joan dadin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.
Garibaldik K.o. 1860an lortu zuenaren antzeko konkista izan zen, Sizilia eta Napoles alkandora gorridunen 1000 boluntarioko indar batekin "konkistatu" zituelarik, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.
Nazionalek futbol zelaia hartu zuten tiro egiten ikasteko eta gerrarako boluntarioak entrenatzeko. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 83. orr.
-Boluntario erregezaleak -esan zuten besteek. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.
Gipuzkoako boluntario gazteen kantu ozenaren oihartzuna Uztailaren 2ko goizean, zauritutako boluntarioak bisitatu zituen Carlos VII.ak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 200. orr.
Eta alferrik saiatua zela boluntario-jendea bizkortzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 285. orr.