Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Hura izan zen lehena izaki matematiko erabatekotzat hartzen angelua; geometriako laugarren magnitude bihurtu zuen, hain zuzen, ordu arteko hirukoteari erantsirik: luzera, azalera, bolumena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.
Obra bakoitzak bere forma, espazioa eta bolumena eskatzen dit, eta, ondorioz, ezin ditzaket 20 eskultura berdin egin, edo 20 koadro antzeko. Berria - Kultura 2004-09-19
Euklidesek bi magnituderen arteko erlazioa ezarri nahi du, magnitude horiek geometrikoak izan (lerroak, azalerak nahiz bolumenak) zein aritmetikoak izan (zenbakiak). «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 158. orr.
Esferaren bolumena zilindroarenaren bi heren dela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.
Solido baten bolumena kalkulatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.
Intecsak egindako txostenak jasotzen zuen irrist egin zezakeen materialaren bolumena 20 hektometro kubikokoa zela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 169. orr.
Hezurraren pisuaren %70 inguru (edo haren bolumenaren erdia) hondarra da, hezur-minerala ere esaten zaiona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
Gas kantitate baten bolumena handitzen bada, jaitsi egiten da presioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
Marteren diametroa gurearen ia erdia da; haren gainaldea Lurrarenaren ehuneko hogeita hiru baizik ez da; bolumena Lurraren bolumena baino sei eta erdi bider txikiagoa da. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.
Bolumena neurtzen badugu, 100 metro kubiko zaborretik 9 metro kubiko zepa aterako litzateke eta metro kubiko bat errauts. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Kubismoaren printzipioak, irudi natural oro bolumen soiletan (esferatan, kubotan, eta abar) deskonposa daitekeela erakutsiz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.
Gorputza, organoz osaturiko hiru dimentsioko bolumen modura ulertua, organo hauek mendetasun eta komunikazio-eskemen bidez uztartuta daude. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.
Zerbait zegoen gutunazalaren barruan gizendu eta bolumena ematen ziona, eta objektu txiki eta gogor bat haren erdialdera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.
Gorputzak ez du modu argi eta garbirik bere odol-bolumena neurtzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.
Dolarraren beheraldiak, azkenik, esportazioen bolumenari eragin zion. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Inportazioen hazkundearen erritmoa, bolumenean, urteko %10 ingurukoa zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Atzo Ibex-35ak %1,11 egin zuen gora, 4.203 milioi euroko bolumenarekin. Berria - Ekonomia 2006-04-22
Nazioarteko prezioen beheraldiak eskaintzaren bolumena handiaraziko du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Lanaren banaketaren tamainak, izan ere, oso lotura estua du ekoizpenaren bolumenarekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.
Munduko ekoizpenaren bolumena maximizatu ez ezik, herrialde bakoitzean kontsumorako eskura dauden ondasunen kopurua handiagoa izango da autarkiako egoeran baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.
Plan estrategikoak iraun bitartean, %50 handituko du «funtsezko» negozio horren bolumena. Berria - Ekonomia 2004-03-28
Elastikotasuna batetik beherakoa bada, inportaturiko bolumena handiagoa izango da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Plan integrala aplikatzeko funtzionatzen hasiko den lehen azpiegitura Berziklatu izango da, hau da, bolumen handiko hondakinak birziklatzeko tegia. Berria - Harian 2006-01-03
Horren bitartez, zaborraren bolumena erdira murrizten da. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Poliziaren arabera, 2004an ia 36.000 milioi euroko negozio bolumena izan zuen. Berria - Mundua 2006-04-12
Geroztik salmenta bolumenari dagokionez, %35 edo %40 galdu dugu. Berria - Harian 2006-02-11
Aportazioen eskariak jaulkipen bolumena bikoiztu du eta, horregatik, Fagorrek eta jaulkipenaren erakunde arduradunak erabaki dute amaitzea. Berria - Ekonomia 2004-02-01
Salerosketa bolumenak nabarmen egin du behera Santander (%0,11) Abbeyren erosketan murgilduta zebilenetik. Berria - Ekonomia 2004-11-20
Giza gorputzaren grabitate espezifikoa, ohiko egoeran, gorputz horrek kanporatzen duen ur bolumenarena adinakoa izaten da gutxi-asko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.
Organismook handika eta xehero aztertu eta deskribatzea denbora kontua da, hots, lan-bolumenari dagokiona. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.
Diru-sarrera urriak direla-eta, hutsa izaten da herrialde pobreen aurrezki-bolumena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
Papiro-orriak bata besteari itsatsi, eta makila baten inguruan biribilkatu eta zerrenda bat osatuz eratua zen "bolumen" bakoitza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Liburutegia beheko solairuan dago, behar dituzun bolumen guztiak kontsulta ditzakezu bertan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.
Bolumen bakoitzaren baitako ordena, alde batetik, eta bolumenen arteko ordena, bestetik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.
Konturatu naizenean, oh Enperadore, autore askok utzi dizkigutela arkitekturari buruzko arau batzuk eta iruzkinez betetako bolumenak, batere ordenatu gabe eta hasita bakarrik daudenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.
Horrek guztiak bildumak, sailak, liburuak eta bolumen ugariak dakartza, ikerketa eta azalpenetan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 47. orr.
Oihartzun egin nien, lagundu nien, oihuen bolumena eta indarra gainditu nituen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.
Sentimendu eta bolumen handiz abestu zuen bere partea eta oso harrera beroa egin zion goiko aldeak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 209. orr.
Bi gazte barruan, musikaren bolumena ezin ozenago. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 31. orr.
Bafleak ikara batean jarriko lirateke irratiko bolumena apur bat gehiago igoz gero. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.
Josebak bolumen handian jarri zuen autoko kasetea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 291. orr.
Irratiko musikak, bolumen guztian segitzen zuelarik, ez zidan arintzen halako egurats-kolore urtsu batek nigan beti eragin ohi duen arima-giroa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.
Amaiak entzungailuaren bolumena mugaraino igo zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 148. orr.
Eskaileran zur-hotsa sentitu zuelarik irratiaren bolumena jaitsi zuen Antoniak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 17. orr.
Bolumenaren botoiari eragin nion ezker-eskuin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 107. orr.
-Egon, musikaren bolumena apalduko dut. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 68. orr.
Irrati-hargailuetan erabiltzen den bolumen-kontrol automatikoarekin konpara daitekeen baliabidea da hori. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.
Bolumen bakarreko eraikina izango da: «Edifizio neutro, kolore bako, garden eta funtzionala», arkitekto nafarrak definitu duenez. Berria - Kultura 2004-05-25
Dena kolore eta bolumen, Donibane Zitadelako 22 an den Josette Dacosta galerian agerian emanak dira egunero, 15 etarik 19 etara, asteartez eta abendoaren 25 ean salbu, artista hauen obrak: [...]. Herria 2003-12-18
bolumen gehiegi (3); bolumen handia (3); bolumen handiagoa (3); bolumen osoa (3); ekoizpen bolumen (4); eta bolumen (8)
baten bolumena (3); bolumena ere (5); bolumena eta (7); bolumena handitzen (3); bolumena igo (5); bolumena jaisten (3); bolumena jaitsi (7); eta bolumena (14); euroko negozio bolumena (3); irratiaren bolumena (5); musikaren bolumena (3); negozio bolumena (11); salerosketa bolumena (12); zaborraren bolumena (3)
eta bolumenaren (3); negozio bolumenaren (3)