Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaldun bolondresak, prestago agertzen ziren Gernikako Agintzaren ondoko egunetan inoiz baino bizia bera Don Carlosen alde emateko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 153. orr.
Gurekin zetorren baztandar bolondres haietako batek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 142. orr.
Hasieran denak ziren bolondres kandelarekin gabiara igotzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.
Bolondres aurkeztu zen Wehrmacht-era gure Joachim (nahiz eta lortua izan ordurako, bere familiaren gestioei esker, soldadutzatik libratzea). Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.
38 karlista bolondresek galdu zuten bizia borrokaldi hits hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 68. orr.
Segituan joan zen Francoren mairuekin bolondres. Berria - Kultura 2004-01-06
Fusilamendura bolondres joandako espainola libro utziko zutela. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.
Bolondresen artean bikote batzuk osatu ziren. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 165. orr.
Biziki eder izan zena: bolondres gehienak frantses eta belgikano medikuak ziren, apez eta apezgai frantses, belgikano eta italianoak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.
Kubatik, ordea, mediku eta bolondres asko izan da Vargasen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.
Bolondresen itzulera egunean Chavez agertu zen eskerrak ematera, ez dakit zer domina motarekin batera. gaur egun 50 bat presuna ari da hor lanean, gehienak bolondresak, bakotxak bere harri ttipia ekarriz.Bolondres bakarra izan ninduan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.
-Marotoren seme borta duk hau! -esan dit eskuineko besoa galdu berria zuen aldameneko bolondres suminduak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 256. orr.
Nabarreria kaleko "El Requeté" jatetxe apalean mokautxo bat karlista bolondres zalapartari batzuen ondoan afari-lege gisa apalki hartu ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 176. orr.
Fondo honen transkripzioaz arduratzen den bolondres multzoak ikerketak batzu egin ditu Mithiriña, Lukuze, Garruze, Uharte-Hiri, Landibarre eta Donaixti-Ibarreko familia batzuetan. Herria 2005-09-08
Beste alde batetik, bolondres taldeek hitzaldiak eskaintzen dituzte, generoa medio egiten diren bazterkeriak saihesteko. Berria - Euskal Herria 2004-06-25
Handik hara segidan, gero, bolondres-oste handi baten barruan, Lizarraraino! Txillardegi «Putzu», 1999 - 134. orr.
bolondresen artean (4); ziren bolondres (3)