Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begi-niniak ertzera bidali zituen Katek, kiribilka irristatu eta batera erortzen diren bi bolo zuri balira bezala. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 86. orr.
Gogoko zuen han garagardo-tragotxoak jotzea eta bolo-jokoan ibiltzea, eta gogoko zuen kantuan aritzea ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.
Charlierekin joango naiz, eta Nipper Martin, Les Txiki eta Peterekin -"bolo-jokalari talde osoa", alegia, Charliek esaten digunez-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.
Bolo bakarra erori zen, mehea, zigarro bat, espaloian luze eta kea zeriola. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 86. orr.
Dumbledore maisuari ganbara-musika eta bolotan jokatzea gustatzen zaio. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 95. orr.