Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Exekuzioaren albistea bolo-bolo zabaldu zen eta Amgadengana ere heldu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 161. orr.
Albistea bolo-bolo zabaldu zen Kirxak hamaika aldiz errepikatzearen poderioz, eta galdetzaile orori semearen kontaketa berbera egin zien. denbora tarte horretan, bolo-bolo hedatzen hasia zen albistea berretsi behar izan zuen ohar baten bidez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.
Biharamunean, bolo-bolo ibili dira gauean gertatutakoari buruzko esamesak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.
Lampre taldearen izena dabil bolo-bolo, denen ahotan. Berria - Kirola 2004-04-22
Entrenatzaile karneta baduzu, eta lehenago ere zure izena ibili zen bolo-bolo Realeko entrenatzaile izateko. Berria - Kirola 2004-01-15
Lubakietan bolo-bolo zebilen ipuin baten arabera, etsaiak libramendurako erabiltzen zituen upelak maldan behera botatzen zituen haizea alde zuenean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.
Bolo-bolo dabilen kontua da, berarekin ezkon dadin erreguka ari omen zaio emakumeari, baina ez dakit zenbateraino den egia. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.
Boli Kostako arazoak bolo-bolo dabiltzan garaiotan, burtsan ere gorabeherak bolo-bolo dauzkagu, nahiz egunak lau-lau itxi. Berria - Ekonomia 2004-11-09
Zenbaterainokoa da Mendebaldeak bolo-bolo darabilen hitz magiko horren inguruko ustelkeria? Berria - Mundua 2004-06-30
Horregatik egin zigun hainbesteko grazia joan zen astearteko bolo-boloak: "Hara non zegoan, Ditxilliko mina zuloan". Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 103. orr.
Entzungo zenituztela honezkero Ameriketako dorre bikien kontura bolo-boloka dabiltzan txiste horietako batzuk. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 79. orr.
Aljeriako garaietan bolo-boloka onartzen zen hori. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 112. orr.
Neu ere oroitzen nintzen gertakizun hartaz, bolo-boloka erabili baitzuten komunikabide guztietan bost edo sei urte lehenago Olaf Merz-en kasua. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.
albistea bolo bolo (4); bolo bolo (56); bolo bolo dabil (7); bolo bolo dabilen (7); bolo bolo dabiltzan (3); bolo bolo ibili (10); bolo bolo zabaldu (9); bolo bolo zebilen (5); bolo boloka (5); da bolo bolo (3); izena bolo bolo (3)