Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bolketa iz kamioi mota, kaxan daukana iraultzeko altxagarri hidraulikoa duena.
Han hasi ziren hilotzak bolketara botatzen, elkarren gainean, estali gabe, esan nien, baina-baina, horrela eraman behar al dituzue Caracas erditik? Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 108. orr.
Gazteak 4x4 handietan dabiltza, herrian bueltaka, bakalao musika ozen jarrita, neskak atzeko bolketan, bikinian. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.
Arrazoi guztia dauka: bolketako neska haiek dira mutil aberaskume haien trofeoa. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.