Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aatzera bota zen Namibiak bertako elefanteen bolia kuota batez merkaturatu ahal izateko eginiko eskaera. Berria - Gaiak 2004-10-15
Mendebaldean, burdina, egurra eta esklaboak erosten zituen, eta Ekialdean saltzen zituen gero, bizigarrien, boliaren eta zetaren truke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Europarren helburu nagusia, lehen garaian, urrearen eta boliaren bidea zabaltzea zen, eta esklaboen bidea zabaltzea XVI. mendearen bukaeratik aurrera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Kontrabandoko 2.880 kilo boli aurkitu ditu Guardia Zibilak, Madrilen. Berria - Gaiak 2004-07-03
Urrez, boliz eta harribitxiz eginak daude, eta [...] errege-erreginen ekarpenekin egin ahal izan ziren. Berria - Kultura 2006-02-07
Bolizko adarrak garraiatzen zituzten ehiztariak, etsaien erraiak jaten zituzten piratak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 16. orr.
Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.
Bolizko buruko makilan bermaturik, urrats geldi eta berdinak eginez joan zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.
Apalategi rokoko baten gainean bolizko erloju bat zegoen eta penduluaren ordez hiru bola doratu zituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.
Igogailuzainaren aurpegia ebanozkoa zen, bolizko inkrustazioez hornitua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.
Berrogeita hamar zentaboko eskupekoa jasotzean, txofer beltzak bolizko hortzez beteriko ahoa erakutsi zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.
Taula eder bat zuen eta pieza are ederragoak, guztiak ere bolizkoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 526. orr.
Eta bolizko hortzak agerian beti irribarre egitean, eta begi beltz eta xamur haiek. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.
Hantxe neramatzala, bolizko dorrean isolaturik, bizitzako azken hamar urteak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 194. orr.
Erregina Zuriak denentzat zuen hitz adeitsu bat, buru makurtze xarmagarri bat, edo (zorionekoentzako pribilegioa!) bere bolizko eskuan muin egiteko baimena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 55. orr.
Era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresnak. Elizen arteko biblia Ap 18,12
Plateretatik, boli arrosazko lanparatik eta ogi-pusketetatik harantzago, Georgeren aurpegiak gora eta behera egiten zuen bere alkandoraren papar zuriaren gainetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.
Elefanteei egindako DNA azterketak erabiliko dituzte boli trafikoaren aurka egiteko. Berria - Gaiak 2004-09-30
Haiekin nahasirik sakabanatu ziren lurrean hogeita hamabi gauza txiki, zuri, boli tankerakoak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.
Esku ikusezin batek orriak boli kolorezko bihurtzen dituela dirudi. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.
Alkandora boli-kolorekoa, argitsua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.
Esmeralda, korala eta mamut bolia, txiki-txiki eginda, hauts bihurtua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.
eta bolizko (3)