Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bolero iz hiru aldiko herri dantza eta soinua, jatorriz espainiarra, oso astiro dantzatzen zena; herri dantza horretatik eratorriko dantza hispanoamerikarra, bi aldikoa.

Kuban jaio izan balitz boleroa asmatuko zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.

Lebita zuriz eta galtza argiz jantzitako lau beltz, horietako hiru biolin-jotzaile eta bakarra kontrabaxu jotzaile, boleroak eta rumbak joka ari ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

. Elkarrekin bolero bat dantzatzen ari baitira, ez dira ohartu oihana mututu dela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Diskoak boleroaren soinu epelarekin eta bozik desolatuenarekin jarraituko du bueltaka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 143. orr.

21 aire eta kantu, entzuleak dantzarazteko: fandango, arin-arin, pasodoble, rumba, bolero eta bertze.  Herria   2005-05-12

Boleroen kasetea kendu eta jazzeko bat ipini nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.

Ni kanpoaldean nengoen airea hartzen, xanpain kopa eskuan, zeru izartsuari begira, olatuen hotsak eta barruko bolero musikak sortzen zuten konbinaketa hunkigarriaz liluraturik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

Swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin, betiere askatasunaren izenean.  Berria - Kultura   2004-12-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus