Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Distira galdu duten bolatxo bi ematen dute. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.
Bírók, berriz, beste eginkizun bat eman zion bolatxo horri: tintazko marra bat egitea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.
Katu-janaren bolatxoak din-din erori dira sukaldeko lauzetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.
Zer ederra den elurra, zer ederra den negua, zer ederra zaren zu natazkoak diruditen bi bolatxo horiekin. ez intzentsu-zuhaitzek eta ez piperbeltzak ez lituzkete beren baiak emango, ezta mirrak bere bolatxoak ere. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 175. orr.
Ehun dolarreko billetea ukitu nuen, bolatxo bat zanpa-zanpa eginik bainuen sakelan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 56. orr.
Hainbat bolatxo beste hainbat zulotan sartzeko izaten den denborapasarako joko horiekin gertatzen dena gertatzen da ekonomia helburuekin: bat, bi edo hiru bolatxo sartzea ez dela lan zaila, denak sartu nahi izatea dela komeria. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 30. orr.
Neskak esan dio oso ondo gelditzen zaiola eraztuna sudurrean, bolatxoa baino hobeto. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 38. orr.
Makurtu naiz, nire behatzen artean bolatxo grisetan deseginen zen ore samur eta fresko haren ukitzeaz gozatzen hasirik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.
Sergei baino garaiagoa izana zen, baina orain txikiago ageri zen, eta haren buru iletsu iharra bolatxo zurixka baten antzera zetzan semearen bularrean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 56. orr.
Belarrietan jarri ohi diren kotoizko bolatxoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.
Itxura denez, etxean gelditzen zaizkien hiru partidak irabaziko dituztela ikusi du Pitermanek bere kristalezko bolatxoan. Berria - Kirola 2006-04-16
Gaia bere horretan injektatzen da eta azukrezko bolatxoak odoletan disolbatzen dira. Berria - Gaiak 2004-10-20
Haurrei ahoan algodoi bolatxoak sartu eta ito. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 75. orr.
Pilatuz eta pilatuz joan zirela aitaren aurkako frogak, harik eta elur-bolatxo bat zirudiena elurrolde bihurtu zen arte. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 103. orr.
Tupustean, dozenaka argi bolatxo irten ziren handik ihesi, ipurtargiak gauetan legez, eta sugarrekin bat egitera abiatu ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 200. orr.
Honelatsu doan prozesua, espermatozoide baten eta obulu baten elkartzeak abiarazia: arrautzaren erdibitzea, hots, lehenbizi bi, gero lau zelula sortzea; gero zelula-bolatxo bat, gero poltsatxo bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.