Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena den, autoa txikia zen, utilitario bat, eta gorputza aurrerantz makurtuta gidatzen zuen, bolantea sudurraz ukitzeraino ia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.
Fredek bolantea biratu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.
Sartzerakoan adi dute bidaianta, esku bat bolantean eta bestea martxa aldatzeko palankan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 119. orr.
Bolantean ordea, iaioa da. Berria - Kirola 2006-04-05
Autoaren bolante ondoan zegoen erloju borobilaren orratzek jiraka jarraitzen zuten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.
Autoak nora, beste aldera eragin nion bolanteari, eta zibaren gisa bizpahiru itzuli eman eta gero, autoaren kontrola berreskuratu nuelakoan, karrozeriaren atzeko ertz batek mendiaren pendiza jo zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.
Bolantea ezker eskuarendako utzita, Ximurrak jarlekuaren azpira luzatu zuen eskuina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Bolanteari zakarki eragin eta karril azkarrera altxatuz alde egin baitzuen autoak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Hale hop! -esan du orduan Danek, eta bolanteari beste esku zartada bat emanez, errepidean aurrera abiatu da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 267. orr.
Bolantea, ene indar guztiez tinkatzen nuen, tinkatzen, puskatu behar banu bezala! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.
Neure bainuarekin segitu nuen, Herbert, bolantean, landroverra buztin labainkorretik ateratzeko ahaleginetan ari zen bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.
bolantearen kontrola galdu eta beste auto bat jo zuen aurrez aurre. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.
Emakumeak begiak itxi eta burua bolantearen gainean jarri zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 67. orr.
Eskuineko eskua bolantetik jaso, Adaren izterrean jarri, eta azeleragailua sakatu nuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.
Cardan giltzadurak funtsezko bi gauza egiten ditu: lehenik -eta kapota erakutsi zion-, hari esker eragiten die motorrak gurpilei; bigarrenik, hari esker jirarazten ditu bolanteak gurpilak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.
Gailu mekaniko batzuk gehituta -birabarkia edo bolantea, esate baterako- errotazio bihurtzen da atzera-aurrerako mugimendua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.
Ximurraren bolante-ukaldi ozpinduak autoaren bertze aldera igorri ninduen kasik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
-Hemen duk -bolante-kolpe bat eman, eta aparkatzen hasi zen. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Eskularru lodi zurrunez jantzita ditudan eskuok, lurrean hain baldarrak ohi direnok, aise erabiltzen dute bolantea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.
Ba, aginte-kontrolak izozten ari dira gaur ere; bolantea gogor-gogor dago; lema-kontrola berriz, trabatuta dago erabat! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.
Hirugarrenean, prozesuaren bolantea berak daramala adierazi nahi izan du, agenda zehaztuz. Berria - Harian 2006-03-25