Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bolanta iz arrantzako sare mota pelagikoa.
Bolanta izeneko sare pelagikoen kontua. Halako batean, arrantzale batzuek itsas txakur bat bolanta batean harrapaturik aurkitu, eta, bere kabuz bizirauteko ahul zegoela ikusirik, Oriora ekarri zuten. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.
Kargu hartzen dio esanez bolantarik eta pelagikorik ez dela libre, eta direnekin nahaste, ez direnak eta ezin daitezkeenak dakartzala itsasotik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.