Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hona orain nola joaiten diren bi lerrotan: aitzinean, bi zaldizko, bi zapur eta bi banderari; ondotik, bi zigante-peko, gero bolantak, haundiak eta ttipiak; horien artean kontradantzak emaiten dituzten nexkatoak, eta denen gibeletik, Atsoa eta Tupina. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
Egun hartan, bi mintzaldiren artetik, Luzaideko bolantek beren jauzi airosenak eskaini zizkieten han aurkitzen ziren ikusleeri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.
Ondotik aspaldiko usaiari jarraikiz, Arnegira jausten dira bolantak, auzo herria agurtzeko dantza batzuk eskainiz hango plazan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.
Besta horrek beste izen bat dauka berekin, "Karakotxak", gure haur denboran ibiltzen genuena, edozein sasoinez eginikan ere bolanten eguna, hala nola ihauterian edo inauterian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.
Horra zer ziloa utzi duen bere haur, emaztea, haurride eta aita amen artean, langileaz bestalde omore oneko gizona zen nun maite baitzituen bolant dantzak, makilari paregabea zen, denbora berean. Herria 2002-10-17
Martxak, bolant dantzak, jauziak. Berria - Kultura 2006-05-05
Gazte denboran, bolant dantzari eder eta pilotari indartsua izana, betitik ukan du ohidura ederrenak belaunaldiz belaunaldi jarraiki arazteko griña. Herria 2005-09-01
Hor emaiten dituzte hamabortz bat dantza mota, hala nola "Mutxikoak", "Euskaldunak", "Sorgin dantzak", "Makila dantza", "Alemanak", "Xubandiarrak", "Marianak" eta abar... Haiekin batean, "Kontradantzak" nexkatoekin, dantza klase horiek ere ontsa pollitak baitira Bolant egunaren edergailutako. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.
· Besta horrek beste izen bat dauka berekin, "Karakotxak", gure haur denboran ibiltzen genuena, edozein sasoinez eginikan ere bolanten eguna, hala nola ihauterian edo inauterian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.