Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bola (506 agerraldi, 117 liburu eta 69 artikulutan; ETCn 6.165 agerraldi; orobat bula g.er.) 1 iz esfera formako gauzakia.

Espazioan zehar dabilen bola batean gaudela pentsatu behar da, eta espazio horretan, haraxeago, beste bola bat dagoela kolore ezberdinekoa, eta gero beste bat, eta beste bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

-Hemen badago zerbait! -esan zuen ahopean Trelawney andereñoak, aurpegia bolara hurbilduz, eta bola bere betaurreko handietako kristal banatan islatu zen-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 242. orr.

Harryk, kamera geldoan bezala, bola airean gora igotzen ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 136. orr.

Handitasunaren adigaiak, zientzia berberan, bere sustapena eta zentzua zenbakian bilatzen du, honek, ordea, hatzetan, abakoaren boletan edo begi-bistan aurkezten diren marra eta puntuetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 124. orr.

Bi zutabe, zutabe horien buruan zeuden bi kapiteletarako bola bana; zutabeburuetako kapiteletan zeuden bola haiek apaintzeko sare bana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,41

Pausatu zituen bolak bezalako begi haiek nire gainean, xixare baten, bare baten, ezerez baten gainean jarri balitu bezala, bere kideko gizaki hanka bikoa ez banintz bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Literatura bolatoki erraldoi bat baita, non bola bakar batek hainbat birla jotzen baititu, eta birla hauek beste hainbat botatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 20. orr.

Erdiko birla hori behar zen besteen artetik bolarekin jo eta kanporatu besterik lurrera bota gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 103. orr.

Erruletako bolari nola, halatsu begiratu zion adiskideari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 60. orr.

Hirugarren harriarekin, bolarekin, lehen jasoaldia eginda harria bizkarrean hartu eta altxatzeko lekutik irten egin zen metro batzuk egiteko.  Berria - Kirola   2004-06-29

Gai eragileak, bakoitza bere aldetik, osaera ezberdineko boletan bildu daitezke, epe ezberdinetan disolba daitezen gorputzean.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Momentu honetan ez daukat janik, eta neguan bezala ematen ari naiz, boletako belarra.  Berria - Harian   2005-07-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bola zuriak zorro beltzetan eta bola beltzak zaku zuritan sartzearen kontua. Bola elastiko batek zuzen-zuzenean bola berdin batekin talka egiten badu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

Loud-en tresna -altzairuzko bola birakaria metalezko hagatxo edo makila txiki baten puntan- larrua markatzeko bola lehorra besterik ez zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

Badakigu Rudolph II.aren gortera iritsi zirela biak; badakigu Deek aingeruekin hitz egiten zuela kristal arrosazko bola biribil baten bidez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 57. orr.

Hiru mikrometro inguruko bola gardenak sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Lur koloreko bola txiki borobil hari.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Unibertsoa, espazio mugagabean galdurik zebilen bola erraldoi baten leherketatik sortua omen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

Kristalen kontra bola metalikoak jaurtikitzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 13. orr.

Orain sentitzen dituzu begiak, pisutsu eta borobil, masailen gainean egundokoak dira, billarreko bi bola izugarri handi eta begirale.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 113. orr.

Imajina ezazue burdinazko bola bat, mundua bezain handia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 182. orr.

Bere balioa lurra adinako urrezko bola batena izango litzateke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.

Kristalezko bolari begiratzea oso arte zaila da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 241. orr.

Harriei, mineralei, kristalezko bolei eta gainerako tresneria esoterikoari ongietorria egin zien John Deek. «Inork ez du kristalezko bolarik», zioen atzo Alfonso Cortina Repsol-YPF konpainiako presidenteak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Oso tentagarria gertatzen zitzaion kristalezko bola handi baten barruan zegoen galaxiaren maketa mugikor zoragarri bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Gomazko bolak jaurtikitzeko eskopetak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.

Mutikoa, elurrezko bola bat eskuetan, begira geratu zitzaion nola kulunkatzen zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.

Dukearen etxe honek patio karratu bat zuen erdian, eta patioaren erdian harrizko bola bat zegoen erdigunea markatzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Suzko bola bat airean azaldu eta berarenganantz oldartu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.

Txinatar bolazko kalkulagailuen baliokidea zen abakoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Bibragailuak eta bola txinatarrak legezkoak ziren orduan Alabaman?  Berria - Mundua   2004-08-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gruyère bat, barbaroen gurdiren batetik eroritako gurpil baten antzekoa, eta bola gazta holandarrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Hartara bakean egon zitekeen eta bola partidaren bat ikus zezakeen azken unera arte.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Diskoteketako argi-bola bitxi bat zegoen zintzilikatua sabaian eta haren izpiak hodi estuetan behera erortzen ziren.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 69. orr.

Billar-bola bezain burusoil eta biribil.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Harea, gatza eta burdin bola eramaten errazago dira zentzugabea baino.  Elizen arteko biblia   Si 22,15

-Kristal-bolari begira egon naiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Aintzira gogor-gogor izoztuta zegoen eta Weasley bikiak zigortu egin zituzten elur-bola batzuk sorgindu zituztelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

Haizeak zartatutako buztin-bola lehor baten antzera birrintzen ari zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.

Haurrek ahoan zerabiltzaten paper bola txikiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Charronen aurpegiak labe batean harrotzen hasitako ore-bola gogorarazi zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.

Ondoren, krak!... eta begi-bola odoltsu bilakatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Zurrupaki-bola handi batzuk ere badaude, zupatzen dituzun bitartean lurretik zentimetro batzuk altxarazten zaituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.

Gaztaro osoa izozki-boladun konoak eskatzen, eta, hara, konoerdiak eman dizkiguzue beti, konoen ordez!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.

Dendaren aurrean gelditu eta so egiten zien haragi bola arruntei, lutxoz egindakoei, foie-gras trufatuzkoei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Gero haragi-bolak tomatetzan nahastu eta frijitzeko erabilitako su elektrikoa amataturik, horren gainean utzi zuen kazuela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Jantzi beltz luze bat soinean duela irudikatzen da, hamabi izarreko koroa loriatsu bat daramala buruan, oina zeru-bolaren gainean, mundu-bola jasoz eskuin eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Mundu bolarekin jolasean ari zen Hynkel.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.

5 (elkarte kopulatiboetan)

Karga handiarekin leun mugitzeko, gontza baino hobea da bola-ahokadura motako giltzadura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Desafio ikaragarria da ingeniariarentzat bola-ahokadura motako giltzadura biologikoa, aldakaren eta izterraren arteko junturan biltzen baitira presio handienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

6 irud/hed

Eztarri zuloan bola egin zitzaidan, pixkanaka igo eta pixkanaka sudurrean azkura eragin zidana.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 63. orr.

Autobusean, bola astuna bihurtzen da nire tripako mina.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 15. orr.

Bola bat urdailaren erdi-erdian.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

Isilik geratu zen, minaren samina heste bihurrietan hausnarrean hutsaren bola lekedatsua zeramala goiti eta beheiti.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

7 bola-joko (ETCn 144 agerraldi; orobat bolajoko ETCn 4 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian bola(-)joko agertzen da)

Bola-joko bateko birlak gordetzeko erabiltzen zuen kartoizko kaxaren barruan aurkitu zuen pistola.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 127. orr.

Budapesteko parke-ertzeko aulki batean eserita, ume batzuk ikusi zituen bola-jokoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

Gustatzen zitzaion fabrikako lagunekin ostiral gauero bola-jokoan aritzera egiten zuen irteera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Bola-jokoan ari nintzela iruditzen zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Hain gutxi kostatu ote zen hezurrok sortu eta haztea, bola-jokoan horrela aritzeko berekin?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus