Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mister Martinek, orduan, poltsa batetik mortadela itsaskorreko hiru xerra atera eta bokata egin zuen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 51. orr.
Kalearen sarreran bada bokatak ematen dituzten taberna bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 139. orr.
Ez zutela dirurik gure emanaldia ekartzeko; neuk bakarrik egiten banuen 20 euro emango zizkidaten, bokata bat jateko eta garagardotarako. Pako Aristi «Note book», 2005 - 21. orr.
Anfitrioia altxatu zen bokaten bila, Mikelek berriz ere edalontziak bete bitartean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 98. orr.
Egin zizkioten galderei entzungor, zuzen barrara jo eta, bertan bokata txiki bat atzemanik jan egin zuen mokadu batean. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 65. orr.
Amak, eskertzearren, nire janaririk estimatuena prestatu zidan: bokata mistoa, arrautza eta bexamelez. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 32. orr.
Hiriko alderdi zaharrean poteoan ibiltzen ziren koadrilak bihurtu ziren aurrerantzean nire jomuga, haien alboan, agian, noizean behin pintxo edo bokata zatiren bat jateko modua izango nuelakoan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 56. orr.
Horretan hasi nintzen pentsaketan, saltxitxoi bokata jaten ari nintzela. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.
Berehala ohartu nintzen haren alboan ia ardo hutsez elikatu beharko nuela, tetrabrikeko ardo txarraz eta lantzean behin jaten nuen mortadela bokataren muturtxoaz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 55. orr.