Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina gure artean inork apurtzen ez zuen isiltasunak garbi erakusten zuen arazoak ez zuela zerikusirik euskararen aldaera diatopiko edo diakronikoekin, ez erdararen presioak eragindako isoglosa-ezabatze tamalgarri batekin, ez euskal bokalismoaren galerarekin. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 13. orr.
Uste oker hori da, hain zuzen, urte luzez hainbat lehen mailako arazo -jatorrizko bokalismoarena, adibidez- ilundu dituena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.
Sanskritoa, hain zuzen indoeuropar "s" guztiak atxiki dituelako gertatzen da hain argigarria, egia bada ere beste alderdi batzuetan prototipoaren ezaugarriak gutxiago gorde dituela, bokalismoa, esaterako, arrunt nahastekatu baitu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.
Bokalak ez beste erabiltzeari bokalismoa deituko diogu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 213. orr.