Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bokale iz ibai bat itsasoratzen den lekua. ik ibai 9.

Bokale hau bera ere, harkaitzezko gailur altu biren artean gordea, hiru dartsena ttipitan dago banatua, gotortzen eta defendatzen errazak diren ataka batzuek bereiziak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Orduan beste aldetik malekoi edo dike bat egingo da hormak edo lubeta eginez, eta honela eratuko da portuaren ahoa edo bokalea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Lanbroak itsutzen du gure bokalea.  Berria - Kultura   2006-04-04

Albo batera Busturiako itsasadar osoa, eremu paduratsuak saihesten biragune batetik bestera sigi-sagaka zihoana, gero bokalea eta aurre-aurrean uharte harritsua.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Haren enborra Volgak osatzen du, eta haren erroak Kaspiar itsasoaren ertzean zabaltzen diren hirurogeita hamar bokaleak dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Dartsenak baditu zenbait legoa perimetroan, eta itsasora ematen duen bokalea hain da estua non aldiko ontzi bat baino gehiago ezin den pasa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Garabi berriak ekarriko dituzte laster eta bokalea dinamitatzen ari dira ura handitzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 191. orr.

Nasa ez da amaitzen bokalean, portua ez da amaitzen barran, nasa eta portua baforeek ezin aska lezaketen lotura dira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.

Ibaiaren bokalean egokitu zen Léa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen, hotza oraindik, ikusgarri hura sartu zenean bokalean barrena, zilarrezko pinu handia -hau nonbait irakurria naizela uste dut- zekarrela atoian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Beste argazkiak hoteleko bizikleta erakusten zuen bertan aurkitu zuten moduan, zuhaitz baten ondoan botata eta Mundakako itsasadarretik gertu, ia bokalean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 202. orr.

Handik Indiako salerosgaiek Kaspio itsasoa zeharka zezaketela, eta Ziro ibaiaren bokalean sartu; ibai horretatik bost eguneko bidea besterik ez zegoela, lehorretik, Faso ibaira iristeko, eta handik Ponto Euxinora.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Jata-Mendi ontzia ekarri genuen Zumaiatik, eta bokalean hondoratu genuen trebes, sarrera oztopatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 48. orr.

Bokalean sartzen ikusi nuenerako nion igarria, Lafayette-ko Markesa zen, gure portuan babestua Frantziako agente ingelesengandik ihesi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Nilo bazterretako eta bokaleko ihitegia, bai eta ibai ondoan ereindako guztia ere, ihartu egingo da eta erabat galduko.  Elizen arteko biblia   Is 19,7

Iturburutik bokalerainoko distantzia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 404. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibaiaren bokalean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus