Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bokal1 iz silabaren ardatz gertatzen den hotsa.

Austriae Est Inperare Orbi Universo: bost bokalen perfekzioa biltzen da inperio austrohungariarraren dibisan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.

Hizki guztiak bi multzotan banatzen dira: bokalak eta kontsonanteak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 213. orr.

Boklak ez diren hotsak kontsonanteak dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Bokalak eta kontsonanteak tartekatzeaz gain, beste modu asko ere badaude testu bati kadentzia bat ezartzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 107. orr.

Ohiko bost bokalez gainera, ü onartu zen Zuberoa aldeko hotsa adierazteko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 117. orr.

Beste askotan, kontsonante guztiek bere horretan jarraitzen dute, eta bokalak dira aldatuta agertzen zaizkigunak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 33. orr.

Alfabeto osoa luze iritzita, gutxiagorekin ere ase gaitezke, letren mundutik atera gabe: bokalen hurrenkera dugu horretarako, hau da a, e, i, o, u.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 95. orr.

Mugak jartze aldera, esan dezakegu hots irekienak direla eta a bokala dela denetan irekiena, hori dela nolabait bokalik bokalena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Alde horretatik, noski, a bokal irekia da ozenena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.

Bokal neutroa, ziurraski sistema osoko bokal irekiena izango da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

Lekuonak idazten duenez, u bokal ilunak lotarako gela ilun baten giroa gogorazten digu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 43. orr.

Bokal sudurkarien nolakotasuna okerrago bereizten da bokal ahokariena baino; horregatik, esan daiteke bokal ahokariak eraginkorrago direla seinale akustiko diren bezainbatean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

Bokalak izendatzeko termino zabalduenak irizpide horretan oinarritzen dira eta u, o bokalak belar deitzen dira; bestalde, i, e bokal sabaikari edo palatalen sailean jartzen dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Bokalak silabagile dira, baina kontsonanteek bokal baten laguntza behar dute silaba osatzeko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Goiko bokalaren eta bokal irekiago baten arteko kontsonante eransketa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 58. orr.

Kasu horretan bigarren bokalaren ozentasuna gutxitzen da palataltasun puntu baten truke eta, ondorioz, aurreko bokal itxi palatalarekiko antza handiagoa hartzen du; alegia aurreko bokalarenari asimilatzen zaio nolakotasunean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bokaliko.

Hizkuntza batzuetan bokal fonemak ez dute nolakotasun ezaugarririk.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

Sanskritoak bokal alternantzien sistema bat agertzen du, graduen ideia horretaz pentsarazten duena. gero, bokal kontrakzioak zirela eta, aldatu zen egoera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Esan dezadan, honen harira, euskararen egitura dela eta, etengabe gertatzen direla bokal biltzeak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 96. orr.

Hitz hasieran zein hitz barruan gertatzen dira bokal galtzeak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 190. orr.

Prosodia ez da kontsonante eta bokal bilkurei eransten zaien gehigarria.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.

Kontsonante- eta bokal-kateak doinu- eta erritmo-ereduetan txertatzen direnean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

Ablaut edo erradikaleko bokal aldaketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 198. orr.

Kontsonante eta bokal ordezkatze segmental horien ondoan, kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Bokal-harmonia bokalen arteko asimilazio mota bat da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

4 bokal arteko (orobat bokalarteko g.er.) izlag bokalen artekoa.

Har dezagun, adibidez, euskaraz ohiko den bokal arteko /d/ unitatearen kenketa eta analiza dezagun "eman beharko didazu" esaldiaren emambearkoiasu ahoskera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 67. orr.

Bokal arteko hasperen hori ahoskatzeko ez da horrenbeste aire behar.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Halere, bokal arteko s-ak bere hartan iraun du bokalez amaitzen ziren aditz guztien geroaldian eta aoristoan. Euskalki guztietan sarri galtzen dira bokalarteko kontsonante batzuk lagunarteko hizkera lasaian: b, d, g eta r dira kontsonante horiek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus