Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bohemio 1 izond/iz bizimodu gorabeheratsu eta zabarra daramana.

Zarpatsu haiek, Villasúsen adiskide bohemioak nonbait, izugarrikeriak eginak zizkioten gorpuari: hatzaz fosforoz erre zizkioten, sentiberatasunik zuen ikusteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Ni neu behintzat kontu hura serioago hartzen hasi nintzen eta pisukide bohemioaren alde zerbait eraginkorra egiteko momentua heldua zela iruditu zitzaidan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 125. orr.

Dylan Thomas, poeta, bohemioa eta mozkorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.

Hots, poetak bohemioa izan behar du, bidertzekoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 29. orr.

Bohemio haren etsipena bihurriegia iruditu zitzaion Hurtadori egiazkoa izateko, eta zarpatsu jendaila hura guztia teilapean utzirik, etxetik kanpora atera zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Nik gorrotoa ere dexentekoa nion Café Odéon delakoari: emigranteak eta intelektualak, bohemioak eta irakasleak, eta cocotte zaharrak baserri-eskualdeetatik etorritako negozio-gizonentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.

Bohemio ausarta.  Berria - Kultura   2004-08-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bohemio jarrerak izan gabe izan daiteke ertzekoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 29. orr.

Hor daude, esate baterako, bohemio jende narrasen ibiliak, Rafael Villasús poetaren heriotzan ispilatuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.

Bohemio itxura hartu diot hasieran.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 135. orr.

Ikaragarri gustatzen zait, desberdina delako segur aski, bohemio tankera hartzen diodalako, beharbada.  Berria - Kirola   2004-06-04

Ez zara inondik ere gurasoen kontura bizi diren gaxte bohemio usteko horietakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

2 irud/hed

Madrila itzuli zen handik urte batzuetara, Errepublika aurretxoan, eta bertako giro bohemioan atera ohi zuen bizimodua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

30eko hamarkadan Berlinen bizi izan zen, giro homosexualean eta bohemioan erabat sartuta.  Berria - Kultura   2004-08-26

Agureak ere aire bohemioa dauka, bizitza osoa Parisko bulebarretan edo Uffiziko korridoreetan eman izan balu bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.

Bigarren pausoa gutxieneko dirua emango zion zeregin bohemioren bat aukeratzea zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Gero Lindak bereak kontatu zituen, bere saltinbanki-bizimodu bohemioa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

South Kensington Londreseko auzo frantsesa zela esan zuen; Chelsea-ren handikeriarik gabea eta merkeagoa, lasaia eta bohemio samarra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus