Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
boga1 iz arraun egitea.
Faluaren albora iritsirik, arraunak batu genituen eta gure txaneltxoa non lotu gelditu ginen Domingo eta biok, ez boga eta ez zia, geldi. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.
-Boga estiborrera, Higerreko farola galdu gabe! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.
· Bogak arraunean egitea esan nahi du, eta ziak kontrapisua egitea. Berria - Kirola 2004-07-28
2 boga egin ik bogatu.
Ni neu ere bogalarien tostan jesarri, arraunetako bat eskatu eta boga egin genuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.
Ontzi berean, baina elkarrekin boga egiteko gai ez. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 74. orr.