Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
body iz bularretakoa eta kuleroak pìeza batean biltzen dituen janzkia; emakumeen janzkia, hankartean lotzen den jertse modukoa.
Jeansak eta cowboy estiloko alkandora dauzka beti soinean, eta bodyak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.
Umeak jolasean, neska gazteak eta emakume ez hain gazteak kolore bizi eta deigarrietako "body" estuak jantzita. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 274. orr.
Badakit gabardina dirdaitsu bat eta body estua zeraman emakume eder batek zerbait esan zidala nire maleta beltzari buruz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 26. orr.