Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bobokeria iz ergelkeria.
Ez zen izan Viandarrera iristean egin genuen baldarkeria bakarra, baina gure bobokeriak ondorio atsegin bat ere izan zuen behintzat: larunbat gauean Bar Miguel-eko balkoian herriko hainbat lagunekin izan genuen hitz-aspertua. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 139. orr.
Esate baterako -bobokeriaren adibide-, txori harrigarri bat ikusi genuen, gorputzez enara antzekoa baina, enarak ez bezala, kolore nabarmeneko lumajea zuena, eta, auskalo zergatik, txori tropikalen bat zela erabaki genuen, loroen familiakoa-edo. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 138. orr.