Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kamioi bat irauli egin zen, eta barruan zeuzkan bobinak errepidera erori ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.
Atseden labur bat, bobina aldatzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 46. orr.
Ni salan zutik, azken filmak ordenatzen ari, errebelatzera eraman ahal izateko; bobina bakoitzean izen bana idatzi nuen, beti bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.
Ez zen bere errua bobinak markatu gabe egotea; horretan arrazoia eman nion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 284. orr.
Iriondo hasi aurretik, aita Bergarak grabatuak zeuzkan bi bobinako magnetofoi astun haietako batean Migel Sagastume eta Gillermo Aldalur, Pikua, soinu handiarekin biak, eta Kandido Beristain, handiarekin eta txikiarekin. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 59. orr.
Paketea hartu eta almazeneko angelu ilunetako bateraino inguratu da; jarraian, makurtu eta zokoan diren bi bobinen atzean ezkutatu du paketea. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 31. orr.
1932. eta 1935. urteen artean 16 milimetroko formatuan eta minutu erditik 30 minutura arteko iraupeneko bobinetan, gizakiaren eta animalien jokabidea ikertu eta filmatu zuen Laburuk. Berria - Kultura 2004-07-24
Ez nuen filma gerarazi, alabaina; bobina osoari utzi nion korritzen, nahiz eta teknikariak behin eta birritan ohartarazi hura ezin zitekeela Guatemala izan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.
Grabagailua aukeratu zuen eta 1.200 metro hileta-martxa grabatu zituen bobina itzel batean, 14 aldiz errepikatuta. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.
Leitzarango autobiako (A-15) Iruñea alderako bi bideak itxita izan ziren atzo goizean bi orduz, paperezko bobinak zeramatzan kamioi batek su hartu ostean. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Altzairuzko bobinak prozesatuko dituen prentsa bidezko ebaketa linea automatizatu bat egiteko kontratua lortu du Fagor Arrasatek Txinan. Berria - Ekonomia 2004-09-15
Maria Candelaria filmaren jatorrizko bobina berreskuratu du Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko Filmategiak. Berria - Kultura 2004-07-30
Liverpool-etik, Raleigh bapore britainiarra, Kettlewel kapitaina; 933 bal, 881 kutxa, 10 saski, 8 oihal-fardel; 57 kutxa, 89 bal, kotoizko haria zuten 18 saski; 156 feldro-bal, 4 amianto-bal, 100 bobina-zaku. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.
Doktore batek beso artean babesten du pelikula bobina bat, haur jaioberria balitz bezala. Berria - Kultura 2006-04-19
Bere gizonek ikusi zuten arren, ez zen inor bere aurrean zeluloide bobina hari buruzko ezer aipatzera ausartuko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.
Sentikortasuna aldatzeak argazki-bobina bat aldatzeak baino denbora gehixeago behar du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.
Irungo merkataritza-gunean sartuko zen argazki-bobina errebelatzera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.
Deustuko kanalean Mike, altzairu-bobinak deskargatu eta Stavangerrera doa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 31. orr.
Beste mutil batekin, bobina batean punta espinazko haria biltzen ari zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.
Modu honetako materialek aplikazio interesgarriak dituzte transformagailu elektrikoetan, bobinetan... Berria - Gaiak 2004-09-30
Difusio-bobina bati konektaturik dago igorgailua; sabelaren larruazalean kokatzen da, plastikozko estalki baten barruan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.