Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdian, 15 metrako eskailer harrigarri bat, basamarmolezko zizelkadurekin, bobeda baten pean. Herria 2002-10-03
Gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.
Kapitelik eta astragalorik ikustatu nuen, frontoi hiru-ertzik eta bobedarik, granitoaren eta marmolaren handioskeria lausorik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.
Kobazulo honek bobedako zirrikitu guztietarik tantaz tanta erortzen den ur ugaria isurtzen du. garteren lanik ezagun eta esanguratsuena: Victoria Eugeniako bobedakoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.
Lurretik hamar bat metrora, sabaiak bobedaren forma zeukan, argiari bidea egiten zion linterna eta guzti. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Leku honetan bobedaren eta zinborioren aztarna argiak ikusteko aukera izango dugu, egungo teilatuaren azpian. Berria - Kultura 2004-06-19
Itzal handia, bobeda besarkatzen duten harzurizko leiho txikiek argituta, are handiagoa. Berria - Kultura 2006-01-12
Konturatzerako, ordea, bobeda gaineko zulotik zetorren argia guztiz desagertu da, harkaitz tzar batek estali baitu ahoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.
Izuturik, bobeda aurreko zulorantz hasi naiz, txapla-txapla eta erdi igeri urdurian, handik zuzenean itsasora irteteko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.
Hondatuago dago, batere zaindu gabe, baina oraindik agerian ditu zenbait xehetasun ikusgarri: bobeda nagusia, leiho eta ate batzuen atalase dotoreak, aldarearen atzeko horman margotutako apostoluen irudiak... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.
Inguru hauetako jende guztiak Balearri deitzen dio, baina jende gutxik daki harkaitz-mendiak iparretik hegora zeharkatzen duen bobeda handi bat daukala bere altzoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.
Adreiluzko bobeda erdizirkularra duen soto batean geunden. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.
Begiak ohitu zaizkidanean, gainean bobeda-itxura duen ibilgune moduko haren zoruan lanperna mordoa ikusi dut, inoiz ez bezainbatekoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.
Izan ere danierazko hwalt horrek arku nahiz bobeda-itxurakoa esan nahi baitu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.