Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Blusa ere aldatu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.
Blanchek blusa erantzi du: zetazko bularretako arrosa eta gona zuria baino ez dauzka pertsianek sartzen utzitako argipean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 89. orr.
Blusa lisatu zuen ondoren eta bularren formari erreparatu zion gerria ezker-eskuin mugituz, eta lotsatu egin zela iruditu zitzaidan nik hain arretatsu begiratzen niola ohartzean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.
Blusaren lehen botoia askatzera abiatzen nintzen momentuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.
Ikusi zuen ere hatzak tapatzen zizkiotela inauterietako blusaren mahukek. buelta hartzekotan nengoela, gona jaso zidan eta blusaren eskotean kateatu, makurtu eta nire ipurdia laztantzen hasi zen adore eutsiezinez. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 326. orr.
Aldi honetan bere bi hatz irristatu ziren blusaren azpitik eta bularretakoaren ertza ukitu zuten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.
Lisa ederra, blusa hutsetan, kortserik gabe, deusen ardurarik gabe, bere ezkon-nebaren logelara igo zen bizi-bizi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 386. orr.
Blusa zabala eta gona tolesduna, udako jaka fin baten azpian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.
Blusa estuak gailendu egiten diolako berez oso handia ez duen bularra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.
Bere soin bikaina, taupadaka eta bizirik sumatzen zena, zabaldu egiten zuen gaizki loturiko blusa mehe baten azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.
Ohiko kamisetaren partez, blusa zuri baporetsua zekarren soinean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Blusa eskote handiduna, gona estu ñimiñoa eta zapata takoidunak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.
Ikusgarria zegoen jean estu-estu batzuekin eta blusa laranja batekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.
Brodatuak zituzten belo zuriak, bular aldean parpailak dituzten blusak. Berria - Kultura 2006-01-31
Lepo luzeko blusa zeta berdezko bat jantzita zeukan, farfail batez apaindua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.
Larunbat batean etxera opari ekarri zion udako blusa urdin margula zuen Anniek soinean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.
Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona, eta brodatuekiko blusa zuria. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Dendako neskak emakumezkoen blusak aurrean pilatzen zizkion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.
Andresek disekzio-eskoletarako blusa bat josteko eskatu zion bere arreba Margaritari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Blusa kolore-alaiak, gizonak mahuka hutsik. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.
Neskak ere erantzi behar izan zuen jaka, eta blusa-mahukak jaso, ni menderatuko baninduen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.
Psikiatraren bulegoan, blusa txuriz jantzitako tipo batzuk sartu, indarrez atxiki zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 190. orr.
Gero, monasterio batera iritsi zen eta bertan egon zen hainbat egunez, blusa zirtzil batez jantzia, sukaldeko morroi bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.
Bilboko konpartsen, Iruñeko peñen, Gasteizko blusen eta Donostiako piraten bidez egingo dute sinadura bilketa. Berria - Euskal Herria 2004-05-13
Udaleko oposizioak aurkeztutako ekimenekin, eta Blusa Batzordeak zein Txosna Batzordeak iragarritako protestekin bat egiten duela gogoratu zuen Gasteiz Izan-ek. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Bihar Blusen eta Nesken Eguna ospatuko da. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Udaleko oposizioak aurkeztutako ekimenekin, eta Blusa Batzordeak zein Txosna Batzordeak iragarritako protestekin bat egiten duela gogoratu zuen Gasteiz Izan-ek. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
blusa bat (5); blusa eta (4); blusa zuri (3); blusa zuriaren (3); eta blusa (11); eta blusaren (3)