Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Swing, blues, jazz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.
Orain bluesa egingo dugu: zuk hartu goikoa, nik baxua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.
Aldapan gora abiatzen da emakumea, harresietarantz, Billie Hollidayren blues bat txistukatuz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.
Hiriak ez didalako New Yorkeko ezinegona sortu [...], ez delako kaleetan hainbeste eskale ikusten eta, finean, pubetatik irristatzen den blues eta jazzaren konpasean eramaten zaituelako. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 106. orr.
Bluesa ezagutuz gero, beharbada film hauek doinu hori berreskuratzeko arrazoia emango dizute. Berria - Kultura 2004-01-16
Nire lagunak ez ditu ez Madril eta ez bluesa maite. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.
Karreterako bluesa. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 63. orr.
Corey Harris musikariak Mississippitik Afrikarako bidaia egingo du bluesaren sustraien bila. Berria - Kultura 2004-01-16
Bluesaren eta hip-hoparen artean dagoen hari ezkutua azaleratu du Marc Levinek Godfathers and sons-en. Berria - Kultura 2004-01-16
Horrek guztiak bluesaren historia modu zinematografikoan lantzeko bidea erakutsi zigun. Berria - Kultura 2004-01-16
Bluesaren hastapenak eta bluesaren heldutasuna ordezkatzen dituzten hiriekin lotzen da Charlie Musselwhite (AEB, 1944) aho soinu jotzailearen ibilbidea. Berria - Kultura 2006-03-16
Whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sentsual batean bilduta. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.
Blues beroa gurean berriro. Berria - Kultura 2004-01-25
Harmaila gotikoetan zeuden ikusle elefantez mozorrotuek zein bene-benetako elefanteek, tronpak zerurantz ezin ikusgarriago altxaturik, blues espiritual bat jo zuten. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 175. orr.
Blues elektrikoa eta rock gogorra ekarriko dute. Berria - Kultura 2006-05-04
Ezinezko gaurkotze baten bila, ahotsik gabeko kantariak blues eternal bat kantatu nahi balu bezala. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 66. orr.
Bihotzetik sorturiko blues musika atsegingarria, 13 aire eta kanturekin. Herria 2002-12-05
Deltako bluesa omendu nahi izan du Feel like going home lanean, eta horretarako, Mississippitik Afrika mendebaldera arteko bidaia egin du Corey Harris musikari garaikideak lagunduta. Berria - Kultura 2004-01-16
Nazioarteko Blues Jaialdia. Berria - Kultura 2004-06-03
Filmean blues pianista mitikoen zuzeneko emanaldiez gain, elkarrizketa ugari ere jaso ditu. Berria - Kultura 2004-01-16
Lenoir blues gitarristen bizitza jasotzen du, historiaren eta fikzioaren bitarteko eremu batean. Berria - Kultura 2004-01-16
Hotz egin zuen gau hartan, eta Café Central hartan izena gogoan ez dudan blues-talde bati entzun nion kantu bat ezpainetan nuela hartu nuen Norteko (Hegoalderako) trena. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.
Blues kantak kantatzen zituen, ilunkera batean afaria zerbitzatzen zielarik ezagututako hiru musikarirekin batera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.
Jazz, swing eta blues doinuei loturik egon da betidanik Duke Robillard. Berria - Kultura 2004-03-10
Jazz eta blues kontzertuak unean uneko gertakariak izateari uzteko helburuarekin jaio da zirkuitua. Berria - Kultura 2006-01-18
Blues diskoak, zurienak, beltzenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.
Blues musika beltzen musika izan zen urte askotan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 114. orr.
Ni berriz blues kantari nintzeneko oroitzekin bizi naiz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 66. orr.
Ahots erlastu edo marrantatu samar bat nahiago izaten da blues kantari izateko, adibidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.
Blues diskoak, zurienak, beltzenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.
Organoaren ordez gitarra erabiltzeak blues ukitu bat ematen dio gospelari. Berria - Kultura 2004-12-17
Gizon honek ez du Texasko bluesa garatzen (boogiea, rock-blues sutsua, haize sekzioa) eta Memphis hiritik hurbilago dago (batez ere soul-blues egiten duenean, Danglin' edo To the devil kantuen kasuetan bezala).vObra guziz landua, rock-blues sailekoa, zinez gozatuz entzuten dena. Berria - Kultura 2004-04-22
Delta bluesetik (Charley Patton eta Skip, besteak beste), country bluesetik (Barbecue Bob eta Blind Willie Mctell) ,Texasko bluesetik (Johnny Winter eta Lightining Hopkins) eta 60ko eta 70eko hegoaldeko rocketik edaten du. Berria - Kultura 2004-06-11
blues ak (5); blues aren (3); blues band (5); blues eta (17); blues eta rock (3); blues jaialdia (5); blues jaialdian (4); blues jazz (3); blues kantari (3); blues musika (6); blues musikari (6); blues rock (6); blues soul (3); blues taldearekin (3)
bobby rush blues (3); cardiff blues (11); eta blues (17); eta rhythm blues (3); european blues (4); getxo blues (6); getxo blues jaialdia (3); getxoko nazioarteko blues (4); jazz blues (4); jazz eta blues (9); nazioarteko blues (5); pasaia blues (4); piano blues (3); rhythm blues (9); rock blues (8); rush blues (3); son seals blues (3); stay blues (3); the blues (14); white blues (3)
eta bluesa (3)
bluesaren eta (7); eta bluesaren (3)
eta bluesera (3)