Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bide bazterrean haren kamioneta blua ikusten baldin baduzue, han duzue! Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 107. orr.
Gizon gazte bat, ispiludun betaurreko bluak eta matrailetaraino ere heltzen ez ziren patillekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.
Doixtar komandanteak bozina hartu zuen eskuan, kapelu zuriagatik ezagutu genuen komandantea zela, gainerako izardunek blua janzten zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.
Lainoa han-hemenka airatzen hasia zen eta eskuinetik ikus ziratekeen itsas blu indigoan sartzen ziren inguruetako harresien mihi gorrixka ikaragarriak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 131. orr.
Delako urdin edo blu horrek emaiten zien xuri argi pollitago bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.
Bizkitartean, blu argi, berde hits, hori apalezko zurezko etxe ttipittoetan ez da nehor sumatzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 130. orr.
kamioneta blua (4)