Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bloke (orobat blok g.er.) 1 iz atal bakar batek osaturiko masa gotorra eta astuna.

Marmola ez da mota berekoa izaten eskualde guztietan, baizik eta leku batzuetan blokeak gatza bezalako pikor distiratsuak dituztela jaiotzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Harkaitz bertikal luze baten orpoan, lurrean erdi hondoratua zen marmol zuriko bloke bat ikusi nuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Blokeak azukrezkoak balira ere, parajearen garraztasuna eta hotza berdintzeko ez lirateke gauza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Leihatilaren kontra-kontra, ordea, porlanezko bloke bat zegoela kausitu nuen, aire-bonbardaketek eragin zezaketen pitzaduretatik babesteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Etxea handi samarra zen eta, belardiko murruak bezala, marmolezko blokez nahasiriko harri lehorrez egina zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

On Camillo bere baitan bildu zen eta gero, kolpetik, bularreraino altxatu zuen altzairuzko bloke ikaragarri hura.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Lanegunetan ez bezala, ez da ke-adarrik ageri tximinietan gora, galdaretan ez dator burdina irakinik; ez dabil bagoirik bloke tzar goriak triki-traka garraiatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Behean, dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina; haren gainean, bigarren dorrea, oktogonala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Oteizak harrizko bloke txikiak landuz eman zion jarraipena argiarekin hasitako esperimentazio lanari.  Berria - Kultura   2004-10-08

Harrobiko blokez betetako gurdiari tiraka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

Bloke bat dirudi lehenaldiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Era onean bakoitzak bere tokia hartu zuen elizan, denak harri bloke batean bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.

Babesaren zementu blokeak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 59. orr.

K.a. 437an Atenasko Akropoliaren sarrera diseinatu zuen arkitektoa ederki asko konturatu zen horretarako erabili ohi ziren marmol-blokeak -esate baterako, hangoxe Partenoikoak- ez zirela behar bezain sendoak 8 oin (2,5 m inguru) baino gehiagoko zabalera hartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.

Izotz blokeak, urteetako klima aldaketen adierazle.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Ikaragarrizko izotz blokeak agertuko dira han hemenka, kontinentearen izotzezko begiraleak ugaldu beharrez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Itsastxakurrak izotz blokeen gainean lotan, olioantzeko tindurarekin beltzaranak mantxa horiztekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Izozkailua jela bloke egina zegoen eta labanaz erreskatatu behar izan zuen garagardo lata izotzezko presondegitik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Astiro eta errukirik gabe, On Camillo zutik jarri zen, eskuetara soldatutako burdin-bloke izugarri harekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Labana hartu eta lau puska kendu zizkion gurin-blokeari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

3 etxebizitza askoko eraikin handia, eskuarki hainbat eskaratz dituena.

Apartamentuaren eta lan-eremuaren arteko zazpi bloke eta erdiko bidea egin ostean, han itzuliko nintzen etorbidean zehar pasieran liburu-dendaraino, salmahaiaren atzeko nire lanpostura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

Arratsalde amaierarako errentan harturik neukan bi logelako apartamentu terrazadun bat First Street-en, Prospect Park-etik bloke erdira baino ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Ordu erdi bat baino lehenago beste itxura bat hartuko zuen hiriak; bloke beltzak argidun zuloz, etxe-sailak zirenik ezkutatuz; autoen joana su artifizialak bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 128. orr.

Geltokira bidean, adreilu eta harrizko bloke zikinak bata bestearen ondoan kokatuta ageri ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.

Orain urte batzuk Basauriko edozein langile bloketako pisu txiki horietakoren pare dabil hau, baita altzarien aldetik ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 181. orr.

Joan sortalderantz, eta etxe-bloke bat atzean utzi ondoren, jarraitu Broadwayn zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Liburu-denda jatetxetik bost etxe-bloke eta erdira zegoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Etxe-blokeak ez dira handiegiak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 180. orr.

Bere etxebizitza-blokeko familia bati buruz hitz egin zion.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 149. orr.

1950eko hamarkadaren erdialdea arte etxebizitza-bloke bakarra egon zela Zumakera pasealekuan; gerora eraikiko ziren beste guztiak, Adurtzako langile-auzoaren hazkundearekin batera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 73. orr.

4 kontzentrazio zelai bateko saila.

Kontua da gure blokeko ehunka biztanleen artean zegoela zorte txarreko gizona ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 121. orr.

Gaixoa osatutzat duela eta itzul daitekeela "nach Hause", etxera alegia, esan nahi baita esparruko bere blokera, bere lanera, bere lan-taldera noski.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 213. orr.

Edozelan ere, askok estimu berezi eta zelanbait esateko izugarriz esaten zutenez, gure bloke-komandanteak lau urte zeramatzan hemen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.

Zenbaketa eta lerrokatze luzeen, urduritasunen eta bultzakaden helburu bakarra zen, azaldu zutenez, kanpamentu bakoitzaren -bloke bakoitzaren, euren hitzetan- aurrean hamarreko taldeak osatzea eta bertako bizilagun izango zirenak egokitzea. ondorioztatu dut ni ere bosgarren blokeko biztanleetako bat naizela, eta guztira berrehun eta berrogeita hamar lagun dituela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.

Pasabidearen puntan, kurutzebide bat, handik beste pasabide bat, dibisioneak iragan eta eskailerak igan beste dibisione eta blokeetara igaiteko, beste kurutzebide bat, beste pasabide bat, beste eskailera batzuk...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 105. orr.

5 zenbait alderdi politikoren edo lurralderen aliantza, helburu komun batek eragina.

K.o. 1955ean Mendebaldeko Zibilizazioari bloke komunista erruso-txinatarretik zetorkion mehatxua nabarmena zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Kanadako oposizioko hiru alderdiek -Alderdi Kontserbadorea, Bloke Quebectarra eta Alderdi Sozialdemokrata- bozak otsailera aurreratzeko mozioa aurkeztuko dutela iragarri berri dute.  Berria - Harian   2005-11-16

Galiziako Alderdi Sozialistak eta Bloke Nazionalista Galiziarrak asteburuan sinatu zuten Gobernua osatzeko akordioa.  Berria - Harian   2005-07-26

Serbiako Alderdi Demokratikoak bloke erreformista osatzen duten beste bi taldeen babesa ere jaso zuen,G EIAk eta ETA pm-k osatzen zuten bloke politiko-militarrean, EIA alderdiari zegokion gidaritza Sobietar blokearen hondamendiarekin batera, kapitalismoak zuen eragozpen handienetako bat desagertu zen. ehunen bat europar eta txekoslovakiar genetista, aztoraturik hantxe iparramerikar blokearen eta sobietar blokearen artean harrapaturik egoteaz.  Berria - Mundua   2004-02-05

Planeta osora zabaldu zen leherkuntza bikoitz horretatik, Europa suntsiturik eta elkarren kontrako bi bloketan zatiturik atera zen; superpotentzia erdi-europar batek agintzen zuen bloke bakoitzean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

1972ko petrolioaren krisialditik blokeak erori arte aldaketa soziopolitiko sakona egon zen munduan.  Berria - Kultura   2004-10-27

bloke kontserbadoreak ala progresistak lortuko dute beren hautagaia ezartzeaBi bloketan banatu du auziak nazioarteko erakundea: giza klonazio mota guztien kontrakoak daude, eta klonazio terapeutikoaren aldekoak.  Berria - Harian   2005-04-19

Azken hamarkadetan, berriz, mundu mailako merkatuak, bloke erregionaletan banaturik, gero eta gehiago ezartzen ditu produkzio, konkurrentzia eta kontsumo jarraibide eta erregelak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Ezker abertzaleak bloke soberanista eta klasekoa egituratuz joan behar du, aldaketaren motor gisa.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Europako Batasuna bloke ekonomiko lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzea 2010erako, Munduko bi ekonomia bloke nagusiei kontrako aholkuak emango dizkie Nazioarteko Diru Funtsak.  Berria - Ekonomia   2006-01-13

Ratzingerren eta Martiniren arteko bloke dinamika hausteko, beste hautagai baten inguruan negoziatu beharko dutela espero dute adituek.  Berria - Harian   2005-04-19

Akordio politikoa da, aurrekontuen gainekoa, baina batez ere blokeen dinamika hori apurtzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

LABen blokean, ikurrinak eta bandera gorriak nagusitzen ziren.  Berria - Harian   2005-02-13

6 kideko osagaien multzoa.

Hiru letrako bloke bakoitza aminoazido bati dagokio.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.

Zeren zinemak oinarrian duena bere baitan denbora daraman irudi bat baita, ezin askatuzko loturaz "denbora-espaziozko bloke" bati lotua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Hiru bloke ditu, eta horietako bi komiki hutsak dira, baina erdikoa, bloke nagusia, hibridoa da, komikia prosazko zatiekin eta irudi solteekin nahastua, kaka-nahaste bat.  Berria - Kultura   2004-11-17

Horrez gainera, gene-blokeek kodeturiko proteina multzoek osaturiko moduluek oinarriko lanak egiten dituzte mundu bizi guztian zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

Film bateko planoen muntaketa, beren artean denborazko erlazio inplizituak baizik ez dituzten denbora-blokeen kateatze bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

7 kirol taldea.

Euskaltel-Euskadiko blokean Roberto Laiseka zakur zaharrak bakarrik ezagutzen du Giroa.  Berria - Kirola   2006-05-04

Geneukan blokea mantendu dugu, aurreko denboraldietan lortutako emaitzak ez baitira kasualitatez erdiesten, baina kalitate handiko jokalariak gehitu dizkiogu.  Berria - Kirola   2004-07-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus