Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Minutu bat baino lehen azaldu zen atzera, bi eskuak altxatuz era nabarmenean blok bat eta arkatz bi erakutsiz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.
Blok bat atera zuen sakelatik, eta gainetik irakurri. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.
Blok batetik ebakitako paper puska besterik ez zen, bitan tolestuta. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 54. orr.
Ez omen da mugitzen bere esalditxoa blokean apuntatu arte. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.
Zementuzko ohe gainera jo duzu berriz, eta blok madarikatu horretan idatzitakoa gogoratzen saiatu zara. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.
Deklarazio bat, lau zuloko blok frantseseko paper horian idatzia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.
Blok txiki bat poltsikoan duela ibiltzen omen da eta tarteka, inork gutxien espero duenean, kale bazter batean edo zebrabidearen erdian geratu eta hasten omen da idazten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.
Parkeko eserlekuan itxaroten nien denei, eta, gauez etxera heltzean, blok txikian idatzitako oharrak zuhaitz genealogiko baten modura antolatzen nituen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 79. orr.
Komisarioari begiratu nion eta bere blok txikian marrazkiren bat egiten ari zela iruditu zitzaidan, asperturik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.
Purua mahai ertzean utzi eta estilografikaz zerbait idazteari ekin zion, koratiloaren poltsikotik ateratako blok txikitxo batean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 205. orr.
blok txiki (3)