Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Blog-ak web orri dinamikoak dira, eta ikasleekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Blogekin herritarrak kazetari bihurtu dira. Berria - Gaiak 2006-02-12
Luistxo Fernandezek, sorpresaz, bloga sortu zidan eta bloga esku artean izatea eta idazten hastea, dena izan zen bat. Berria - Harian 2005-11-27
Komunikabide nagusiak ez dira, jada, politika aztertzen duten bakarrak, blog sortzaileek inoiz baino gehiago eragin dezakete eztabaidan. Berria - Mundua 2004-10-02
Aurrera begira web orrialde osoagoa sortzeko asmoa badute ere, bitakora edo blog moduko helbidearekin egin du Frontis enpresak bere lehen urratsa Interneten. Berria - Kirola 2004-05-29
Harrigarria da bertsolaritzaz soilik diharduen blogik ez izatea. Berria - Kultura 2006-02-18
Duela urte eta erditik hona, bloga dauka Mendigurenek, Paperjalearen dieta izenekoa (www.eibar.org/blogak/mendiguren helbidean), eta hor ia egunero idazten du zerbait. Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Imanol Murua Uriak kontatzen du bere blogean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 182. orr.
Blogetan demokrazia parte-hartzailea hazten. Berria - Ekonomia 2006-04-05
Bloga nahitaez elikatu behar den zerbait dela onartu du. Berria - Harian 2005-11-27
Neroni gertatu izan zait besteen blogetan sartu, eta bi astetan edo, ezer ez dutela sartu ikusi badut, hurrengoan ez naiz sartzen. Berria - Harian 2005-11-27
Blogetan ari direnek, horiek badakite nortzuk diren euren jarraitzaileak eta zer eskatzen dieten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 412. orr.
Luzaro ibili gara birrintzen ez soilik ezarririko autoritatea, baizik autoritate posible oro, eta orain edozein txotxolok uste du bere blogak Spinozaren Etika-k bezainbeste balio duela. Berria - Kultura 2006-01-24